Ekainak 3 (eguaztena), “Gure genealogia feministak” liburun aurkezpena ETXELILAn

Genealogiak aurkezpena

Data: Ekainak 3, 19:00etan
Antolatzaili: Ondarroako Udal Berdintasun Saila
Leku: Etxelilan

Gaxe: Emagin elkarteak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean egindako lanaren fruitua da. Gure herriaren oroimenari memoria kolektibotik ikuspuntu berri bat emateko saiakera da.

Gure nahia eta beharra. Gure ikuspegia. Orainaldia interpretatzeko bitartekoak nahi ditugu, aurretik gertaturikoa ezagutu, etorkizunean aurrera nora egin argitzeko. Argi eman diegu, gertatutakoei, bizi eta sentitutako zapalkuntzei eta hauen aurrean feministek eragindako aldaketei. Badator Euskal Herriko talde eta aldarrikapen feminista nagusiak biltzen dituen euskarazko lehen liburua.

Liburu honen egilik diz:

Edurne Epelde, Miren Aranguren eta Iratxe Retolaza: Ikerketa eta idazketa lana

Jose Luis Aranguren “Txiliku” eta Beatriz Zabalondo hizkuntza zuzentzaileak

Hitzaurri: Kizkitza Gil de San Vicente eta Nuria Alzugarai

Epilogu: Rosa Andrieu

Azala: Concetta Probanza

Diseinu eta maketaziñoi: Patti Martinez, Ekilur komunikazioa

Liburua editatu ahal izateko diru bilketa kanpaina bat jarri zen martxan eta aste gutxiren buruan %150a lortu zuten! Zorionak! Ta bihar Etxelilan egongo dira liburua aurkezten!

Hemen liburuaren nondik norakoei buruzko bideotxo bat: https://vimeo.com/121226870