Month: maiatza 2015
Honetxek diz derbirako sarrerak lortu zitxuen herritxarrak
“Obarixo biaz!” Tramana ta Brixen antzerkixe Markina eta Durangon
Maxatzan 2txik 17re Berritxuko jaxak
Gabarri atateko bidin da osteabe AURRERA. Gaur arratsaldin danok ZALDUPEa!!!
Batzuk txurrun ingurun batzen dizen bittartin, beste batzuk errekan gora txalupan (hamen kasun gabarran) ospatzen dabe euran garaipenak. Eta hoixe gerta leike gaur edo hurrengoko astin AURRERA futbol taldiaz. Asteroko biharrai esker 3. maila altzateko gitxi falta gako.
Lagun batek hauxe argazkixe eskeini dosku: 1986xan Artibai errekan gora gabarri AURRERAko fuolistakin, entrenadoriaz (BENGOETXEA), direktibiaz eta musikaixakin. Orduntxe be 3. maila altza zan Aurrera.

Maxatzan 1a ospatu dou gaur
AITZOL ETXABURU ARTETXEn egune da gaur, ZOIXONAK!!!
Langillin egunaz batea AITZOLen egune ospatzen dou gaur. Badakiau FLEURYn ez dabela eukiko aukeraik TURRUNIN sartzeko bañe… Beti lez beran “helbidi” ipintxen dotzuau. Lau letra berai idatzi eta herriko kontuk kontatea animaten zatxuau. AITZOL ETXABURU ARTETXE 399 918 U 3G46 D1 Fleury Merogis, maison d’arrêt hommes – 7, Allée des Peupliers 91705 Sainte Geneviève des Bois Cedex – France
Gora maxatzan 1a! Gora biharginan burruki!
Gaur biharginan egune ospatzen dou. Gaur kalea urten bir dou, gure gurasuk borroka askoaz lortutako eskubidik urtetik urtea galtzen gabizelako. Arrantzalik, etxin biharra etxen daben andrak, fabriketako biharginak, langabetuk, ikaslik, gazte prekaxuk… gaur danok Lekatxoa 12:30xetan geure eskubidik aldarrikatzea!
Eta herriko gaztik honetxek aldarrikapenak zabaldutxuez, euran prekariedadi salatzeko.











