Month: maiatza 2015
Ondarrutarrok irabazi dou!
Atzo EH Bilduk irabazi zitxun hauteskundik Ondarrun. Horrek nahi dau esan herritxar danok irabazi douela, gaurtik aurrea be udaletxeko atik zabalik egongo dizelako, eta danok parte hartu ahal ixango douelako herriko arduretan.
Baine egixe da atzo jente asko etxin geatu zala, eta ez bala bozkatu. Bakotxak beran arrazoi eukiko ban, eta hori erabakixe errespeta ein bir de.
Atzo bozkatu ala ez bozkatu, gaurtik aurrea etxin geatzik eztau balixo. Herrixan gauza asko daz etxeko, eta danok ein bir dou biharra. Inor ezta sobran. Udaleko batzorditan parte hartute, herriko talditan inplikata, herrixan gauzak antolatzen lagundute…
Atzea be esango dou: etxin geatzik eztau balixo!
Urten kalea eta lagundu Ondarru bixi eta solidaxo bat sortzen!
KEMEN URANGAn urtebetetzi de gaur
Gaur maxatzak 25, Kemen Uranga Artola ondarrutar preso politikun egune ra. Alcalan egonda gero, on dala aste batzuk Darocako (Zaragozan) kartzela trasladaben. 2017ko abuztun 6xan amaitzen dau kondeni. Animooo! idatzi Kemenei zorixontzen. Hau de beran “helbidi”:
KEMEN URANGA ARTOLA
Centro Penitenciario / Carretera. Nombrevilla, s/n 50360 Daroca (Zaragoza)
Josu Arrizabalaga, Ondarruko alkate barrixe!
2015eko udal hauteskunditako emaitzak Ondarrun
UDAL HAUTESKUNDEAK 2015 -ONDARROA
| EHBILDU | PNV | PP | PSOE![]() |
|
| 1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) |
248 | 131 | – | 5 |
| 1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) |
143 | 102 | 2 | 9 |
| 1.2.U – HAURTZAINDEGIA (Artabide, Itsas Aurre inguru, Kantxopi…) |
257 | 200 | 19 | 4 |
| 1.3.U – HAURTZAINDEGIA (Artabide, Antiguako Ama, Egidazu…) |
250 | 252 | 27 | 2 |
| 2.1.U – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Txori Erreka…) |
149 | 135 | 6 | 9 |
| 2.2.A – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) |
276 | 195 | 11 | 3 |
| 2.2.B – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) |
139 | 117 | 7 | 4 |
| 3.1.U – INSTITUTUA (Gorozika, MAgdalena, San Juan Txurru, Txori Erreka…) |
193 | 197 | 13 | 11 |
| 2.3.A – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) |
316 | 160 | 10 | 9 |
| 2.3.B – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) |
235 | 127 | 8 | 10 |
| Guztira | 2206 | 1616 | 103 | 66 |
Gaur, hauteskunditako emaitzak Turrunin
Gaur iluntzeko 8retatik aurrea Ondarruko udal hauteskunditako emaitzak emongo douz Turrunin.
Koldo Arriola gogoratu dou ondarrutarrok
Atzo herrixak omenaldixe eitzan Aurrerai
Atzo Aurrerak herrixan omenaldixe jaso ban, 3. maila altzatearren.
Lehenengo udalak harreri eitzan udaletxin ekipo guztiai.
Gero gabarri baja zan errixun behera, eta nahidanbeste herritxar urreatu zin erreka albuta, Aurrerako ekipu animatea.
Zoixonak Aurrera!
Argazki gexa Aurreran orrixan: https://www.facebook.com/aurrera.kirolelkartea
40 urte pasa diz KOLDO ARRIOLA hil benetik

1975eko maxatzan 23an Guardia Zibil batek hil ban KOLDO kuartelan aurrin. Bera ta beste lagun batzuk 34 dantza tokire ixuzela, kuarteletik deitxutzen eta hurreatu ta segixan tiro bat botatzen eta bertan siko gelditxu zan. Egun hori gogoratzeko bixar, maxatzak 24 (domeki), ekitaldi txiki bat engotzau herrittarrok. 12:30xetan hasiko da Maskulo etxe aurrin, bertan dantzaixak eta bertsolaixak agurre eingotze eta plaka bat ipiniko dabe gertaera hori gogoratzeko. Ekitaldixe GARRAXIKA taldik antolatu dau. Goxan agertzen dan argazkixe KOLDOi eingakon autopsixan atataku de eta oso gogorra danez bakarrik arpei pari atati erabaki dou. Horrek argazkixok Ondarruko Ezker Abertzaleko artxibutan daz gordeta.
Domekan bozkatu EH Bildu, herritxarrok irabazteko
Hamen dakazue EH Bilduk herritxarrakin batea hurrengo lau urtitako prepara daben programi. Gauza asko eta interesgarrixak daz.
Alde batetik, aurreko lau urtitatik datozen proiektun jarraipena: auzo batzarrak eta batzordik herritxarrantzako zabalik egoti, Zaldupeko zelaixe konpontzen jarraitzi, udaleko prezixuk bakotxak irabazten dabenan arabera, zergak ordaintzeko dirulaguntzak…
Beste alde batetik, proiekto barrixak: Kalandire azentzora, alokairu publiku bultzatzeko politikak, 80 urtetik gora dauken herritxarrai etxea zerbizixo sozial guztik eruti, energixi aurrezteko herri guztin LED argixak ipintxi…
Hamentxe ahal dozue irakurri programi: ONDARRUKO HERRI PROGRAMI EH BILDU












