«Herri bihurtu zaidan deserrian» olerki eta kantu emanaldi bat da, errezitatutako poema eta kantu akustikun bilduma bat; euran bidez, etxi atzin laga eta toki ezezagun baten bixitxen jarraitzen dabenan histoixi kontaten dau. Bidai baten kontakizune da hau, erbesteratun min intimuenak, hausturak, zalantzak, hutsunik eta pozak islatzeko saiakera bat. Askoren histoixi ixan leike hau, nahiz eta Jon Garmendiak idatzitxako poemak ixan, beran benetako histoixin kontakizun modun. 10 urtetan idatzitxako poemak diz. Eta dana Xabi Solano musikaixak gidatutako taldin eskutik. Partaidik Jon Garmendia: Idazli. Xabi Solano: Musikaixe. (Esne Beltza) Keu Agirretxea: Musikaixe. Ortzi Oihartzabal: Bioliñe. Xabi Azkarate: Perkusionisti. Eider Eibar: Ilustratzaili. Soinu teknikaixe Paxkal Etxepare hazpandarra ixango da, eta Argi teknikaixe Jon Mentxaka. 