Maiatzak 23 (zapatu) kantujiri Kantaizekukin

kresal usañeko kantak

“Kresal Usaineko Kantak” kantu liburutxu aurtengo Antxoa Egunin be zabalduko dabe.

Ixezko arrakasti ikusitxe, liburutxun kopixa gehixa ata dabe Kantaize Orfeoikuk. Eguerdiko Kantujiran, eurakin batea kantatea inbitatxuez ondarrutarrak. Hauxe kartatxuau bixaldusku:

Epa ondarrutar kantuzaliok!

Askotan entzun ixan dou, Ondarru ixan dan herri kantariñaz, aspaldixan, ez dala jente askoik entzuten kantaten, ez gure kalitan, ez tabernetan, ezta bazkal-afalostin be.

Antxoa Egune dala-ta atxekixa politxe begitxandu gasku Kantaize Orfeoikuoi KANTUJIRA bat antolatzi, kantuzaliok batzeko. Gañea, aspaldiko kantakin (baten bat barritxuaua be bara) “Kresal usaineko kantak” liburutxu kaleratuko dou ostabe. Ixez ata gendun estreñako eta ordu bete baño lehena, danak saldute geunkazen; ixezku ikusitxe, aurten kopixa gehixa atati pentsarou. Arrima geuana kantatea Antxoa Egunin eguerdixan, eta liburutxu nahi ezkeo euro biren truke saldukotsuau. Ixez erosi zenduenok, ata liburu kalea!

Liburun agertzen dizen kanta gehixenak ezagunak eingo gatsuez, batzuk ondarrutarrak dizelako edo ondarrutarrak einddakuk, edo Ondarrun sarri kanta ixan douzelako; beste batzuk mutrikuarrak eta lekatxarrak diz edo euskal kostaldeko beste herri batzutatik hartutakuk. Danetan arrantzi, arrainak, txalopak, itsosu edo Ondarru te ondarrutarrak agertuko gaskuz; ongun, horreitxei emotsau protagonismu.

Hamen eztaz kanta guztik (55 daz bakarrik), bañe Kantujira bat etxeko, eta kantuzaliok batzeko, nahiku. Gorde liburu, eta kanta, kanta, eta kanta… ze Ion Maia bertsolai zumaxarrak kantaten daben latxeik: “Kantatzen duen herria, ezta inoiz hilgo!”

Etorri geuaz kantatea Antxoa Egunin. Eskerrik asko eta ondo-ondo pasa!

Kantaize.