Month: apirila 2015
Elkartasun zozketako saridun zenbakixak honetxek diz
Juanito Urkizuai buruzko ikerketi aurkeztu ben atzo
Udaleko kirol batzordin bekiai esker, Irene Urrozolak Juanito Urkizu futbolai ondarrutarrai buruzko ikerketa bat einddau, eta atzo aurkeztu ban. Bertan egon zin familixakuk be, eta Urkizun bixitxiai buruz berba ein ben. Urruzolak batutxuzen argazki zaharrak ikusteko aukeri be egon zan.
Juanito Urkizuk talde askotan jokatuban beran kirol ibilbidin: Athletic, Real Madrid, Osasuna… eta zelan ez, Aurreran!
Kirol Batzordin asmu ikerketi liburo baten argitaratzi de.
Apirilak 26 (domeki) IX. ONDARRUko BARRA
Ondarrutarrak Marruekoseko desertuko bizikleta lasterketan
BILLOTXIK Donostiko giza eskubidin zinemaldixan. Gaxoik dazen presuk ETXEA!!!
Gaurko ekintza honen bidez, Ibon Iparragirre Burgoa eta gaixotasun larriak dituzten gainontzeko presoek jasaten duten biluztasuna islatu nahi izan dugu. Hau da, mendekuan oinarritutako espetxe politikaren aurrean gaixo larri dauden presoek ez daukatela inolako babesik, indefentsio egoeran aurkitzen direla. Eta indefentsio egoera horrek, euren gaixotasunaren ondorioak areagotu baino besterik ez dituela egiten, eta baita ere gaixotasunaren beraren hedapena erraztu.
Ibon Iparragirrek, esaterako, HIES-a dauka C estadioan. Honek zera esan nahi du: bere gaixotasuna sendaezina dela eta degeneratiboa. Bai Basurton eta bai Madrileko Gregorio Marañon ospitalean egin dizkioten txosten medikuek “leucoencefalopatia multifocal progresiva”, “episodios convulsivos”, “deterioro cognitivo” eta “probable demencia sida” aipatzen dute Ibonen diagnostikoan. Hau da HIESak burmuinari ukitu dio, eta besteak beste, ikusmena galtzen ari da: ezin du irakurri eta ez du ezagutzen aurrean daukana, lau metrotara eduki arren. Egoera hau jada zaila bada askatasunean, irudika dezagun zernolako sufrikarioa ari den pairatzen Ibon egunerokotasun batean.
Kirol agendik 55.000 bisitxa eukitxuz
Ondarruko Udaleko kirol batzordik aurrea eruten daben kirol agendi 55.000 bisitxa eukitxea aila da. Astero astero herriko kirol mobidin barri emotesku agendik. Esan bir de batzordeko partaidik borondatez eruten daben proiekto bat dala hau. Horretxeatxik, zoixonak eta segi aurrea!













