Antolatzallik diñue jaxe ziurtatute eongo dala. Ta guk sinisten dou, tartin geure herriko musikeruk (LauP4) dazelako.
Month: martxoa 2015
Asteburuko partiduk ZALDUPEn
Martxoak 21 (zapatu) Izaro Andresen kontzertu Arrigorrin
UREPELen egon ga 19. KORRIKA hasieran
Martxoak 21 (zapatu) KANTU BAZKAXE Beikozinin KORRIKA datorrelako

Zapatun, Korrika Kulturalan barrun: KANTU BAZKAXE Beikozinan! Bazkaiko tikik bixar arte Beikozinan egongo di salgai! Atzan ordurarte ez laga ze, kopuru mugatu de ta!
Menu: Guladun entsalada epela, etxin eindako kroketak eta leatza panadera era einddako patatakin! postri, kafi eta edarixe (ure, ardau, sagardau)! Ogixe etxetik ekarri!
Prezixu 25 euro! (menu + korrikiai laguntzi)
Ondarruko SAREn deialdixak, hurrengo egunetako
Ondarruko SAREk idatzi hau bixaldusku:
Kaixo Sarekide laguna,
Mezu honekin ezagutarazi nahi dizugu datozen egunotan ditugun hitzordu berriak.
Ibonen aldeko gutunak
Datorren zapatuan, hilaren 21ean, Alde Zaharrean, Ibon Iparragirreren egoera salatu eta irtenbidea eskatzeko mahaian egongo gara.
Bertan, hiru gutun izango dituzue, zuen datuekin betetzeko. Bata Castro epaileari, beste bat Kartzeletako buruari eta hirugarrena Alcalá-Mecoko zuzendariari.
Bertara gerturatu eta datuak baino ez dituzu bete beharko.
Mesedez, hurbildu eta jakinarazi inguruan.
Ezin baduzue bertara gerturatu, mesedez, zabaldu “link hau” (https://turrune.wordpress.com/2015/03/06/iparra-askatzeko-eskatzeko-gutunak-bixlatzeko-eskatu-dabe/). Bertan dituzue hiru gutunak eta helbideak. Inprimatu eta bidali!
Korrika 2015
Aurten Korrika helduko da berriz gure herrira.
Bi aukera dituzu presoen eskubideak aldarrikatzeko:
Alde batetik, Sarekideok ere gure presoen eskubideak aldarrikatuko ditugu bertan eta kilometroa hartu dugu.
Errenterian elkartuko gara “Saneamientos Ondarroa” inguruan eta Mamarruk eramango du lekukoa. Astelehenean, martxoaren 23an, hamarrak inguruan dugu zita!
Baina herrian ere nahi dugu presoen eskubideen aldarrikapena egin, eta Alde Zaharrean, Gelasioneko parean, Hamarrak laurden gutxitan, presoen aldeko kartelak, banderolak eta pasabidea egin nahi dugu. Herriak ere ikus dezala! Gerturatu bertara!!
Dispertsioaren inguruko elkarrizketa
Bide batez, joan den otsailaren 7an, Beikozinan “dispertsioari buruzko elkarrizketa” egin genuen. Bertako argazki bat bidaltzen dizuegu. Oso interesgarria izan zen Naroak eta Arkaitzek esandakoa. Baina, jende-kopuru aldetik txukun atera zen arren, gure pena bakarra, dispertsioaren inguruan orain arte interesik jarri ez duen jende gehiago hurbildu ez izana izan da.
Hori da sarekide guztion eta bakoitzaren lana!! Jarrai dezagun Dispertsioaren eta presoen eskubide urraketen berri inguruan zabaltzen!
Ezagutarazi dezagun gure inguruan!









