Korrikako argazki gexa jasoten jarraitzen dou

Hamen dakazuez Korrikako eta Korrika txikiko argazki gexa. Nahi bazue bixaldu zeuenak eta argitaratuko douz.

image

image

image

Eta hau be interesgarrixe eretxi gasku. Korrika dala eta, Info7 irratixak Ondarruko pakistandar euskaldun bat elkarrizketatu dau. Ikasketa guztik euskeraz ein dotxuz, eta on arazuk daukez, lanbide heziketan azterketa batzuk erderaz dizelako eta berak erderi ez dakixelako ondo. Euskaldunok euskeraz bixitxeko dakauzen zailtasunan beste adibide bat. Hamentxe ahal dozue entzun:

Gogoratu KORRIKAn ibilbidi eta orduk

Gaur illuntzin allako da KORRIKA herrire. Baten batek ahaztu badau nun hartu birdaben testigu, hamen dakazue osteabe:

Gabeko 21:30etako danok geure lekutaaaaa! Eta zeñek hartu bir dau lekuku? Eta nun? Hamen zerrendi! Jantzi jantzi bizune ta sartu korrikaaaaaaaa!

Katein: TXIRRIMORRASKI/ HITZA
Alfa baño lehentxua: ONDARRUKO UDALA
Txori Erreka baño lehentxua: KOAXI/ IGERI TALDI
Antzosoloko rotondi: GAZTE MUGIMENDU
Kafeko atzeko parin: RADIXU/ MARABILLI
Calatravan: BEROTZ/ ETXELILA
Rotondan: ZUBI ZAHAR IKASTOLI
Kafe Marinan: KOFRAXE
Mollan (Gili-gili): MUSIKA ESKOLI/ KANTAIZE ORFEOI
Torrepen: INSTITUTU
Aitor Ikatxa (Guardeixan): ARTELAN/ GURE ESKU DAGO
Deñe ta Itsasne: ONDARRUKO AEK/ BERBALAGUN
Erlaxa:  ARRAUN TALDI/ AURRERA MENDI TALDI
Kamiñazpi urteeri (etxe berdi): ZALDUPE ESKOLA PUBLIKU
60ko señali:  EAJ/ ARRANONDO ELKARTI
Alli: EZKER ABERTZALI
Errenteixa: KRESALA/ PRESOEN LAGUNAK
Bariantea urteeri: KIDE
Azkartza gañi: CIKAUTXO
Arriola jatetxi: BERRITXUKO KULTUR ERAGILIK
Begoberta (butanu): BERRITXUKO UDALA

*Guk gure aldetik dorsalak prest dakauz (1099 zenbakixaz,Ezker abertzalik ALLIko baserri ingurun hartuko dau lekuku) 1099 ezker abertzaleko dorsala korrika 19

Kuba zati bat Ondarrun

Atzo musika talde kubano bat euki gendun Ondarrun Marabilli jaialdiko lagunai esker. Beikozinan tenperaturi asko altza zan, son kubanuai esker. Udabarrire sartzeko era aproposa.
Kubanuk euskeraz be kanta ben. Eta gainea Kirmen Uribek erakutsiskun euskerazko lehenengoko habaneri Joxe Migelen batela dala.

image

image

image

Zoixonak URTZA!!!

Gaur urtik beteten dotxuz URTZA ALKORTAk eta TURRUNEtik muso handi bat bixaltzetsau kartzela (zuzenin ezin douelako, noski). TURRUNIN denporiaz argazki artxibo handi bat osatzen gabiz, eta ongun honetxek lortu douz.
indixu eta urtza
Ziur ga INDIXUk gaur be zoixondu dabela, eta muso handi bat bixaldutsala ziegatik ziegako mezulaxan bidez. Frantzi aldeko kartzelatik be, belarriko tenkadak bixaldu dotsez eta mezu bat (berak ulertuko eidau diño AITZOLek): Gaua beti argi.

aitzol eta urtza Amaitzeko, gaztik ongi etorrirako prest eiraz eta hasi diz kartelak eta disfrazak preparaten.

ongi etorri urtza 2012Plaiko zubixin ata douen argazkixe gaur

urtzan egune 2015

Martxoak 23 (astelehena), hitzaldixe: “vamos a contar anchoas”

Zientziaren Giltzak elkartik antolatu dau hau hitzaldixau (erderaz ixango da). Astelehenin BEIKOZINeko goiko pisun, arratsaldeko 6,30xetan hasiko da, eta IÑAKI ARTETXE ixango da hizlarixe.
hitzaldixe* Turrunetik galderi nahiko gentzake ein zientzialaxai: Euskeraz dakixen biologoik ezta?

Egun bardiñin KORRIKA pasako da herrittik, eta eguneroko bixitxi euskeraz nahi douela ein aldarrikatuko dou.

Eta euskeraz bixitxeko, zientzixi euskeraz azalduko daben zientzilaixak be bir douz.