Herritxarrai hondakin organiku jasoten hasi de udala

Astelehenin hasi zan udala hondakin organiku (etxeko jateko hondakinak) jasoten nahi daben herritxarrai, etxe aurrin edo udalan lokaletan. Horreaz organikuaz konposta eingo da, eta gero konposta ongarri latxeik erabiliko da Larruskainen, udala landatzen dabilen baso autoktono eta publikun. Behian dakazue udalak bixaldutako informazinoi:

DSC_1040

DSC_1042

Herritarrei hondakin organikoak jasotzen hasi da Ondarroako Udala, etxe aurrean edo lokaletan

Nahi duten herritarrei hondakin organikoak jasotzen hasi da udala, etxe aurrean edo lokaletan. Potoak astelehen, eguazten eta bariku goizetan jasoko dira.

80 familiatik gora daude izena emanda proiektuan.

Jasotako organikoagaz konposta egingo da, eta konpost hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktono publikoan erabiliko da, lurra ontzeko.

Potoa lokaletan lagatzeko aukera

Nahi duten herritarrei potoa lokaletan lagatzeko aukera eskainiko die udalak. Momentuz, lokal bat egokitu du, lehengo Arenosaneko zapatadendan (Antiguako Ama kalean). Lokal horretan astean hiru bidar euren hondakin organikoa laga nahi duten herritarrek hemen eman behar dute izena: ingurumena@ondarroakudala.net edo 94 683 3677. Laster lokal barriak egokituko ditu

Bi urterako proiektua

Hondakin organikoak batzeko sistema hau behin-behinekoa izango da, bi urterako proiektua. Bi urte barru hondakinak jasotzeko kontratua barritu beharko da, eta orduan herri guztian organikoa jasotzeko sistema orokor eta behin betiko bat ipini beharko da. Udalaren asmoa da sistema berri hori herritarrek aukeratzea (alboko herrietan egin duten modura), beti be Europa mailako birziklatze mailetara ailegatzeko.

Sin título-1

JOSU ARRIZABALAGA BADIOLA, EHbildun hautagaxe Ondarruko alkati ixateko

19Gaur eguerdixan kofrai zaharrin ein dan batzarrin aho batez hartu dou erabakixe. Josu Arrizabalaga ixango da EH Bilduk Ondarruko alkatetza aurkeztuko daben herritxarra.

2Esko aldaketi era naturalin einddou.

3JOSU ezautzen douenok badakiau goguaz beteko dabela beran ardura barrixe. Josuk esperientzixi dauke udaleko arduretan, eta urte askun einddau biharra abertzaletasunan alde eta langile mugimendun. Eta gaur beran lelengo berbak preso eta iheslaxantzako eta txarto pasaten dabizenantzako ixandiz.

“TRAINERU danon artin erun birdou” hauxe da laburbildute berak zuzenduko daben zerrendin idea nausixe.IMG_20150329_122834

Gaur, Ibon etxea ekarteko eskatukou manifan. Etorri zeu be!

OLYMPUS DIGITAL CAMERAGaur eguerdiko 13:00etan Alamedatik urtengo dau manifik, “Berandu baño lehen, preso gaxo larriak etxea, IBON ETXEA!!” lelopin.

Beste aldetik IBON ETXEA!! eskutitzan kanpañako datuk bixalduzku, daneta:     5. 751 karta bixaldu dotsauz espetxe zaintzako arduradunai eta hamen datuk herriz herri:

Ondarru1093
Elizondo 210
Elorrio 260
Irun 250
Egia 300
Lezo 250
Zarautz 175
Orereta 35
Mutriku 110
Zestoa 60
Errezil 30
Hernani 360
Lekitxo 300
Indautxu 360
Bilbo( alde zarra) 171
Santutxu 120
Uribarri 75
Bermeo 270
Oiartzun 150
Deba 300
Markiña 100
San Inazio 60
Arrigorriaga 120
Galdakao 156
Atxuri 108
Mungia 90
Sopela 108
Busturi 40
Madrid 90

5751 karta bialdu dugu.
Aupa zuek.