SAREn aurkezpena eta Dispertsiñoi buruzko Elkarrizketi Beikozinan
Naroa Leon eta Arkaitz Otxoantesana
Egune: otsailan 18xan,eguaztena
Ordu: arratsaldeko 7etan
Leku: Beikozinako goiko aretun.
2014an SARE sortu zenean, Dispertsioaren gaia hartu genuen lan-ardatz gisa. Euskal Presoek pairatzen dituzten ondorio lazgarrien artean, Dispertsioa delako, agian, errazen hautematen dena.
Dispertsioa gertutik ezagutu duten hainbat lagun inguruan ditugun arren, lagun askok ez ditugu ondo ezagutzen Dispertsioaren egunerokotasunak eragiten dituen hainbat arazo eta datu.
Horretarako, bikotekidea kartzelan duen Naroa Leon eta gurasoak furgonetaz kartzeletara eramaten dituen Arkaitz Otxoantesana izango ditugu gurekin. Elkarrizketa lasaia eta parte-hartzailea izatea nahi dugu. Bertara goazen guztiok galderak egin eta gure iritziak plazaratzeko modukoa.
Bestalde, SAREk dispertsioaren inguruan argitaratutako liburuxka ere aurkeztuko dugu eta Ondarruko SAREren lana eta egitasmoak aurkeztuko dizkuzuegu.
Interesgarria izango dela uste dugu eta zu ere bertan ikusiko zaitugula espero dugu. Bide batez, eskertuko genizuke inguruan ere Dispertsioa gertutik ezagutu ez duen baina berari buruz gehiago jakiteko gogoa duen jendeari ere gonbidapen hau luzatuko bazenio.
Besarkada bero bat, eta eguaztenera arte!
Ondarruko SARE