Irakaslea: Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatura irakaslea)
Data: Otsailak 6 eta 7 (barikua eta zapatua) Ordutegia: barikuan 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara
Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila
Lekua: Etxelilan
Gaiaz: Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-talde honetan: nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan? Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek? Egilearen genero-eraikuntzak eraginik izan al du autobiografia horien harreran? Bidegurutze horretan, diskurtso autobiografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu, betiere begirada feminista gidaritzat hartuz.
*HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA TXIRRIMORRASKIREN!!! Ikasturte honetan haurtzaindegi zerbitzua erabiltzeko aukera eskaintzen da ikastaro guztietarako. Horretarako, ezinbestekoa da aurretik jakinaraztea
*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da!
