Baixako illuntzin Beikozinin emon gakon hasieri aurtengo urteko GURE ESKU DAGOn ekimenai. Musiki, dantzi ,antzerki, bideo… bidez bete zan ekitaldixe.




eta amaitzeko, iazko urteko balantzi bideo baten bidez
Ikusten dozuen latxeik kofrai zarra jendez bete da HASIER entzuteko. UNAIk hitzaldixai sarreri emotza
eta hortik aurrea 20 bat minutuko hitzaldi txiki bat bota dau HASIERrek. Argitxu dau berak nahixa ixaten dauela jentin kezkai eta zalantzai erantzun, eta holan ixan da.
Ordu bat terdixak pasata amatxure ekitaldixe eta amaitzeko argazki bat ata dabe gogoratzen nartxoak 7xan BECea juteko gonbiti dakauela. Autobusetako zerrendak zabalik daz ANAITAn eta KULIXKAn.
Amaitzeko esan birdou laster epaitegire jun birkodala gogoratu dotzauela (erdi katxondeuan) eta berak irrifar hau eskeñi doskule kofrai zaharreko eskillaretan
Estaduko fiskalak 6 urteko espetxe zigorra eskatutza Sortuko lehendakari Hasier Arraizei, ETAko kidi ixati leporatute.
Eraso guztin gainetik, zapatun Ondarrun egongo da geure artin independentzixi alde bakartasunetik lortzeko EHBILDUk einddako proposamena azaltzen.
Hitzaldixe kofrai zaharrin ixango da zapatun, eguerdiko 12:30in.
“ESKUBIDERIK EZ BETEBEHARRIK EZ” DESOBEDIENTZIA KANPAINA DELA ETA HERRITAR BATEK JASOTAKO MEHATXUAREN AURREAN KANPAINA HAU BEHIN BETIKOZ IXTEKO HONAKO HAU ADIERAZI NAHI DUGU:
2004ko abuztuan, “Eskubiderik ez, bete beharrik ez!” kanpaina habiatu genuen. Kanpaina horretan sakonduz, 2005eko urtarrilean desobedientzia zibilari ekin genion udal zerga eta tasak ordaintzeari uko eginez.
Ilegalizazio garaiak ziren, apartheid egoera genuen udalean. Hauteskunde emaitzak kontuan hartu gabe, ezker abertzalea udaletik kanpo utzi zuten. Bigarren mailako herritarrak ginen, eskubiderik gabeak, eta ondorioz udalak ez zuen gure zilegitasuna merezi.
Iparra galdu baik taldekuk bixaldu doskun idatzixe:
Atzo Ibonek deitu zuen, zeharo aztoratuta. Berriro ere lapurtu egin diote. Ez da lehen aldia, ez. Eta orain arte bere osasun egoerari buruzko informazioa ematea lehenetsiz, kontu hau ez badugu aipatu ere, une honetan informazio hau ematea ezinbestekoa iruditzen zaigu Ibonek Alcala-Mecon bizi duen testuinguru oldarkorra deskribatzeko . Iceberg baten tontortxoak bailiran, lapurreta hauek Ibonek egunero egunero bizi duen kalbarioaren berri ematen digute.
Atzo, eguzki talde ekologistik antolatute, energixa berriztagarrixan kontsumo kooperatibak ezautu genduzen ondarrutarrok.
Gaur egun hiru lau enpresa handik bakarrik sortzen eta banatzen dabe etxitako energixi. Negozixo handixe da, eta gitxi batzuk aberasteko balixo dau.
Goiener moduko kontsumo kooperatibak etxen dabena da eurak erosi energixi eta eurak komertzializa bazkidin artin. Erosten daben energixik zertifikau bat dauke, energixa berriztagarrixana. Zemat eta jente gexa apunta halako kooperatibeta, enpresa handixak gerua eta energixa berriztagarri gexa sortu biko dabe. Gainea, irabazi asmoik eztakarrenez, Goienerrek lortutako irabazixak energixa berriztagarrixan produkzinoin inbertiutetxu.
Hanen dakazue informazinoi gexa: http://www.goiener.com/eu/faq/