‘Errekaleor Bizirik’ kanpañi aurrea du

ERREKALEORretik (Gasteiz) bixaldusku honek argazkixok. Bertan, auzu biziberritzen dabiz pilo bat lagun, tartin Gasteizen ikasten eta biharra etxen daben ondarrutarrak. Ongo asteburun auzolana einddabe, eta zini konpondu dabe, etxik pintxa…

Dakixuen modure udala Errekaleor hutsitzen dabil, bertan etxik nahitxuzelako ein. Etxe askok hutsik darue urte asko. Horren aurrin, ikasle eta langile talde batek etxik okupa eta auzuai bixitxasune emoti pentsaban. Tartin, Gasteizen biharra ein eta ikasten daben ondarrutar gaztik. Ikasle eta langile prekaixo batentzat alkiler bat ordaintzi oso gatxe danez, okupati erabaki dabe.

3

2

Hori bai, batzuk betiko lez oztopuk ipintxen saiatzen diz, bañe alperrik. Beatu bestelan azpiko argazkixai. Gasteizko alkatik munipak bixaltzetxuz sarritxan gaztik identifika eta kontrolateko.

1

 

IOSU URIBETXEBARRIA hildde

Gaur gabaz hildde IOSU. Euskal preso politikuk 2012xan urten ban kartzela-ospitxaletik eta ARRASATEa buelta eiban. 2005in topatzen minbizixe, eta ordutik gaxotasunai aurrea ein bir ixatsa. Euskal Herrixak ez dau albo batea lagaten beran presuk, eta gaur honetxek kartelak agertu diz kalitan, ONDARRU tartin.

josu 1Bixar ARRASATEn hilleta zibille eingo dabe eguerdiko 12:00xetan.

Ondioik gaxoik dazen 10 euskal preso daz gatibu. Etxin egon bir diz! Giza eskubidik, konponbidi, baki. Bixar arratsaldin danok Donostire.

Gaur goxeko irudixe ONDARRUko gudarixan monolito aurrin:

2015-01-16

josu 2