Urte asko itxitxe egon eta gero, Arrigorriko eraikinak (Alfak) atik zabaldukotxu atzea be. Lo etxeko leku eta jatetxi ixango da, eta proiektun aurkezpen urtarrilan 29xan ixango da, Kofrai Zaharrin, 19:00retan.
Suerte on bat opa dotsau bertan biharrin dabizen ondarrutarrai.
Month: urtarrila 2015
Kamiñazpiko auzotarran premiñak
Kamiñazpiko auzotarrak arduratute daz kalin dazen zuluk dizela ta. Bertako biztanlik udalai eskatzetse ahal dan ariñen konpontzeko.
Jakinddou be bai udala laster hasiko dala Kamiñazpiko goiko kamiñu konpontzen eta bide barrixe etxen. Hori be auzotarran eskarixe ixan da denpora askun. Ia goiko bidi konpondutakun behikuaz jarraitzen daben.

Hassana libre!
Hassana Mendebaldeko Saharako gazte militante bat da, Euskal Herrixan errefuxata bixi dana, Marokok kartzela sartzeko aginddu emonda dakarrelako. Baine estado españolak asilu ukatu eitsa eta 15 egunin estadutik urteteko aginddu emotsa.
Guk aldarrikatzen dou Hassana libre nahi douela Euskal Herrixan, eta Saharar Errepubliki be libre nahi douela, eta ez estado marrokixan menpin.
Hassana Ondarrun egon zan on dala bi urte beran herrixan egoeri azaltzen.
Ondarrutarrak munduntzir: Leire Irlandatik
Beti esan ixan da ondarrutarrak edonun topa zeinkela, edonoa bazuz be. Hori TURRUNIN baieztatzen dou, ikusi baño ez daz gure estatistikak: Polonian edo Venezuelan, Vietnamen edo Irlandan, Estatu Batutan edo Portugalen… egunero egunero munduko pilo bat lekutatik ikusten gatxue. Eta gañetik duzen lekutik irudixak bixaltzen dosku. Hamen LEIREk Belfast aldetik bixalduskuzenak:
Urtarrilak 30 (baixaku) Kurdistanei buruzko hitzaldixe
Ernai eta Askapenak hitzaldi bat antolatu dabe Ondarrun Kurdistanei buruz. Kurduk estatu baiko nazinoi bat diz, estatu baiko munduko handixena, eta urtik daruez euran askatasunan alde burrukan.
Gaur bertan, kurduk lortu dabe Estado Islamiku Kobane hiritxik botati. Herri kurdun garaipen handi bat ixan da.
Ongi etorrixe Romanei
Zure ustez, zeintzuk ixan biko litxakez herriko alkate eta zinegotzixak?
Badatoz udal hauteskundik. Eta EH Bilduk herritxarrakin batea nahi dau ein hurrengo urtitako programi, eta batxe zinegotzixak aukeratu be.
Zinegotzixan eta alkatin ixenak proposatzeko, herriko buzoi guztixetan jasokozue EH Bilduk bixaldutako orri bat. Bete orrixe, eta bota astelehenetik aurrea herrixan ipiniko dizen buzoitxan: Zaldupen, Alamedan eta Ibaiondon. Danok ezautzen dou ingurun jente egokixe, herrixan alde biharra etxeko gogu dakarrena.
Eta laster hurrengo lau urtitako programi etxen parte hartzeko aukeri be eongo da, batzarran eta inkestan bitxartez. Informako zatxuau!
Ondarru, danon artin!
MIRENTXINeko furgonin zozketi
Jente asko dabil Kalamendiko erakusketan
Zer pasako da Grezin?
Gaur eta bixar ondarrutar asko Grezin zer pasaten dan jarraitzen egongo diz. Emoten dau aldaketi datorrela, Europak inposatutako murrizketan kontrako alderdi batek irabaziko dotxuzelako hauteskundik (Syrizak). Ikusikou hori aldaketioi noa arte ailaten dan, baine ezin ukatu esperantza eta ilusinoi handixak dakauzela. Grezin hasitxako aldaketi ia Europa guztire zabaltzen dan. Elkartasunin, justizixa sozialin eta erabakitxeko eskubidion oinarritxutako Europa baten alde.
Greziko hauteskundik jarraitzeko interesa badakazue, jakin Jon Fernandez kazetari ondarrutarra bertan dala eta jarraipena etxen dabilela Berrian eta twitterren. Hamen beran helbidi: https://twitter.com/JONfrnndz
Hau argazkixe be berak atataku de: Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaxu Atenasen, Syrizan mitin baten.

















