IBON osteabe jo ein dabe

IBON IPARRAGIRRE kartzelan 2014-10-13
Hauxe idatzixau bixaldu dosku gaur IBONen senidik:

“Gaur goxin Ibon barriro jo dabe Alcala Meco-ko bi kartzelerok. Itxuri danez, gau guztin zir argixe biztute euki dau eta kexa bat sartu dau egoeri salatzeko eta amata ein dotze. Gero bi kartzelero (funtzionario deitzi gehitxo ixango litxake) beran ziega jun gakoz eta eurakin erun dabe gela txiki batea. Han gelan galdetutze ia zetan ebillen argixan kontuaz arazuk sortzen. Ibonek esatze eskaera soil bat einddabela bakarrik. Kartzelerun erantzune “¿quieres que te demos por el culo?”. Ibonek erantzune: “¿Con qué?¿Con el palo de la escoba que no me habéis traido?” ( Ibonek astik daruz beran ziegi garbitzeko erratzan makilli eskatzen) eta hori eta gero matalasurreko bat emotza bixetako batek. Gero esatze “Te vas a pudrir aquí. Vas a comerte 35 años, mataniños”. Ibonen eranzune ixan da berak ez dabela umeik hil eta ordun beste zaplazteko bat emotze. Azkanin beran ziega erun dabe”.
ASKI DA! ERASO GEHIAGORIK EZ! LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK ETXERA!

Mankomunidadik kaleratu dotxuzen bi biharginan ingurun, informazinoi gexa

Eskualdeko EH Bilduk hauxe idatzixe bixaldu dau, zamarran kontratuaz pasa dana azaltzen.

Lea Artibai Mankomunitatean gehiengoa duen EAJ-PNVk inori ezer esan barik zaborren kontratu berria aldatzea erabaki du, eta horren ondorioz bi lanpostu galduko dira.

Honen aurrean Lea Artibai eskualdeko Bilduk gauza pare bat argitu nahi ditu. Alde batetik azpimarratu nahi dugu Lea Artibai Amankomunazgoko Batzar Nagusian EAJ alderdiak gehiengoa duela eta mankomunitate horretako lehendakaria EAJ-PNVkoa dela ere.

Beste alde batetik, hondakin zerbitzuan izandako azken gora beheren berri, Lea Artibai eskualdeko Bilduk kaletik edo prentsatik jaso duela. Mankomunitateko lehendakariak, eta horren ondorioz, EAJk hartu ditu hondakin zerbitzuaren inguruan azken egunetako erabakiak. Egun batetik bestera enpresa batek zerbitzua emateari utzi eta beste bat horretan hastearen (eta bi lanpostu galtzearen) erabakia Lea Artibai Amankomunazgoko lehendakariaren erabakia izan da. Beraz, EAJren erabakia.

Kontuan izanik Lea Artibai Amankomunazgoko funtziorik garrantzitsuenetako bat hondakin zerbitzuaren kudeaketa dela, nola da posible horrelako aldebakarreko erabakia hartzea? Zelan hartu du EAJ-PNVk erabaki hori beste alderdiak kontuan hartu barik?

Amaitzeko, El Correo egunkariak gai honetan eduki duen jarrera lotsagarria ere salatu nahi dugu.

Joan den abenduaren 3an El Correo egunkarian Lea Artibai Amankomunazgoko notizi bat argitaratu zen. Bertan, LAB sindikatuak hondakin bilketa zerbitzuan 2 kaleratze egon direla salatzen duela adierazten zen.

Eskualdeko herri desberdinak osatzen dute Lea Artibai Amankomunazgoa baina notizian horietako hiru baino ez dira aipatzen, hain zuzen ere Ondarroa, Lekeitio eta Markina-Xemein. Gainera ondo azpimarratuta geratzen da herri horien udalak kudeatzen dituzten udal-taldeak Bildukoak direla. Mankomunitateko lehendakaria EAJ-PNVkoa dela ez da inon aipatzen.

Bi kaleratzen egon direla egia da. Hori ezin ukatu. Baina era berean egoera horretan erantzukizuna nork duen adieraztea izan beharko zen hedabide baten lana. Herritarrei egia esatea eta ez manipulatutako kontakizuna, hori da komunikabideek egin behar dutena.

Non dago Lea Artibai Amankomunazgoko lehendakaria eta zer esan behar du honen aurrean?

manko

Lea Artibaiko Mankomunidadik bi langile kaleratu dotxuz

PNVn eskutan dan gure eskualdeko mankomunidadik hondakinak eta zamarrak batzen dotxuezen bi langile kaleratu dotxuz. Hoixe da LAB sindikatuk salatu dabena. Kontrato barrixe sinatueran, eztotxuez aurreko lanpostuk subroga, eta ordun bi lanpostu galdu diz. Sindikatuk eskatu dau subrogazinoik errespetateko, eta inor kalea ez botateko zerbitzu publikun kalidadi manteniuteko.

Honen ingurun zeozer gexa dakiauenin, jakin araziko dotsuau.

Bestetik, harritxute geatu gaz irakurri douenin El Correo Español eskumako periodikuk zelan emon daben hau notizixiau. Albiste guztin behin be eztau atxatzen mankomuidadin PNVk agintzen dabela. Eta horren ordez esaten dau Bilduk agintzen daben herrixak dazela mankomunidadin. Manipulazinoi eskasa ereizten gasku, bene-benetan. Hamen dakazue notizixi:

Imagen 1

NOW Euskal Herrire, urtarrillan 10 danok BILBOa

Ez dakazue atxikirik, aurretik abisatetzuau: hori egunoi egutegixan borobilddu. Ez bazkairik antolatu, ezta ezkontzaik bez, gaxoik ipintxi be ez okurriu, medikuneko txandaik hartzi bez, Kalamendire ez ga altzako… Autobusetan apuntateko zerrendak zabaltzen dizenin jakiñangain ipiñiko zattuau. Beraz URTARRILLAK 10in asko ixan biga BILBOa jun bigazen ONDARRUtarrak. EUSKAL PRESUK EUSKAL HERRIRE ORAIN, NOW, MAINTENANT, AGORA, AHORA, ARA, BELLACH, ANOIS…

manifiInformaziñoi gexa nahi ixan ezkeo, http://www.nowbilbora.org