Bixar, abenduak 26, arratsaldeko 19:00retan urte asko eta gero herrire bueltan etorriko dan ondarrutar batei harrera ekitaldixe eingo gako Alde Zaharrin.
Danak etxea ekarri arte… euskal preso eta iheslariak etxera!
Gabonak egun politxak eta egun gogorrak diz aldi berin; politxak matxe zatxuenan tartin bazaz etxeko berotasunin; gogorrak etxetik kanpoa baza inungo epeltasunik baik… Alla erain zeure elkartasune kartzeleta! Ez daitxezela bakarrik sentiu! Idatzi, idatzi eta idatzi! karta luzik edo postaltxu! Helbidik “idatzi presuai” atalin dakazuz! Sellu erosi, pea… Eta inportantiena: BIXALDU (ezautzen ga-ta)!
Udalak eta herriko taldik aurten be gabonetako egitarau zabala ata dabe. Hamen dakazue: http://www.ondarroa.eu/Documents/egitarauagabon.pdf
11 KONPOMISO ASKATASUNERATZ
Euskal Herrian 480tik gora preso politiko daude eta iazko urtean hainbat iheslarik etxera itzultzeko hautua egin bazuten ere, badira oraindik ere hamaika kide deserrian bizitzera kondenatuak.
Preso eta iheslariak herri honek bizi duen gatazka politikoaren parte eta ondorio diren heinean, konponbide prozesuan ezinbesteko agente dira.