Gaur (azaroak 6) manifestazinoi Alamedatik: Aritz askatu

Gaur goxin guardia zibilak Aritz Egurrola atxilotu dabe, interneten ETA goraipatu eta biktimai barre eitsalakun.
Arratsaldin manifestazinoi eongo da Alamedatik 19:30xetan, adierazpen askatasunan alde eta Aritz askatzeko eskatzen.
Hamendik, gogoeta bat: egunero irakurten douz interneten aldarrikapen faxista-españolistak eta euskal biktima abertzalin kontrako insultuk eta burlak. Baine horrek sekule eztotxuez atxilotzen. Españin adierazpen askatasune zer da, batzuntzako bakarrik, ezta?
image

Errigora, Nafarruko hegoaldin euskeri bultzatzeko

DSC_0515Askotan esaten dou Nafarru hegoaldin euskeri oso txarto dala, laguntza baik, ofizialtasunik baik… baine eztou jakitxen zelan lagundu. Hamen dakau aukera eder bat. Aurreko urtin latxeik, aurten be Nafarru hegoaldeko produktukin einddako otzarak erosteko aukeri da. Dirun zati bat euskeri bultzatzeko ixango da, eta bide batez Nafarruko nekazarixai be laguntza bat emongotsau. Otzari eskatzeko email bat bixaldu ondarroa@errigora.org helbidea, edo bestelan Aldatzatik, AEKtik, Zubi Zahar ikastolatik edo udaletxeko errejistrutik pasa. Ixez diro asko batu zan, ia aurten be…