Azaroak 29xan, larriki gaixo dazen presun eskubidin alde autobuse antolatuko dau Iparra Galdu Baik plataformik. Autobuseako zerrendak betiko lekutan.
Month: azaroa 2014
Herriko komikilaxak GETXOn
Azaroak 22 (zapatu) berdel erre kantarinak
Zapato eguerdixan ondarrutar preso eta iheslaixan lagunak ELKARTASUN OJAELA ipiñiko dabe abantin Zubi Zaharreko txurro aurrin. 100 kilo berdel errekotxuez bertan. Berdel erre osu ogi gañin (pintxo ederra!), euro bixin salduko ra. Txosnatxu bat be eongo ra berdelai saka etxeko. Santa Zezili egune dala-ta, Kresala Elkarteko trikitilaixak eta panderojolik be giru alaitzen ibilliko diz ingurun. (Egueldi txarra balego, Plaza Berdurako tunelin babestuko dabe ojaela)
Maiteminak euskal literaturan, ikastaru ETXELILAn azarun 21 eta 22xan
91 urteaz jun gasku ARANTZA BADIOLA
Kastako emakumi ixan da ARANTZA. Danan gañetik emakume abertzali. On dala gitxi esate bateako azaleratu de berak eukibala gordeta 1936xan BEASAINgo udaletxin euan ikurriñe. Kontserba fabrika baten eitteban biarra eta okurriu gakon antxoi gordetezan kupel baten izkutati ikurriñe. Diktadori hil eta gero iñoi ixe esan baik ata eta beran etxea erun ban. On dala urtebete ARANZADIkuk aurrin euazela testigo lez BEASAINgo udalai bueltan emotzan, azpixan ikusten dan lez bertako alkatiai
Luterl taldin eskutik, “Euskoman” komikixe
Ondarroako LUTERL Taldeak komiki berria kaleratu du.
Azaroak 21, 22 eta 23an, Getxoko XIII. Komiki Azokako LUTERL Taldeko standean salduko da.
Izenburua; EUSKOMAN. “IZAN ALA EZ IZAN”.
Egileak: Ion Iñaki Artetxe (Gidoia) eta Kaiet Bengoetxea (Marrazkiak eta kolorea).
Eskertzak: Nekane Akarregi (Maketazioa) eta Fernando Agirre (Latinarekin eskainitako aholkularitza).
Ezaugarriak: GLOBHOSONDA SORTA 4. zenbakia.
Edizioa Paper azalez (Rustica). 52 orrialde koloretan (azala eta
kontrazala barne). Salneurria 6 euro.
Bilduma hontako komikiak aurretik, BERRIA egunkariko haurrei zuzendutako MANTANGORRI gehigarrian argitaratu ziren, zatika.
Nahizu etxeko jateko hondakinak ate aurrin jasoti?
Ondarroako Udalak ate aurrean jasoko dizkie etxeko jateko hondakinak nahi duten herritarrei, astean hiru bider, eta goizez. Jasotako hondakin horiekin konposta egingo da, eta ongarri hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktonoan erabiliko da. Horrela, lurrak emandakoa lurrari bueltatuko zaio.
Apuntatu nahi duenak bide hauek erabili behar ditu: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net
Irakurtzen jarraitu
Azaroak 22 (zapatu) Tania de Sousa eta Revolta Permanent
Erlijinoiai buruz berbetan…
Badator SANTA ZEZILI, musikazalin egune!
Eta gañea…
Azaroak 22 (zapatu) SANTA ZEZILI KALEJIRA. Eguerdiko 12:00xetatik aurrea, KRESALA ELKARTEKO trikitilarixak eta panderojolik Torrepe eta Sutargi bitxartin ibilliko diz molli alaitzen.









