ARNAITZ BURGOA Hawaiko Ironmanen

1Hauxe da kirol agendan irakurri douena:

DATORREN ZAPATUN HAWAIKO IRONMANEAN PARTE HARTUKO DAU ARNAITZ BURGOA ONDARRUTARRAK!!

Aurretik, zehazki, 1990ko urrixan15in, DINA BILBAO triatleta ondarrutarra ixan zan, ez bakarrik Ondarruko lehenengo emakumi, baizik eta estatu mailako lehenengo emakuni Hawaiko triatloi parte hartzen.

Gero, 1999ko ediziñoin, SEBAS LERTXUNDI ixan zan lehenengo gizonezko ondarrutarra Hawaiko ironmanin.

Jakina denez, Hawaiko Ironmanin ezin dau edozeñek parte hartu, hau da, bertan parte hartzeko aurretik sailkatzi lortu birde. Eta ezta bat ere erraza!!

Zentzu honetan, Arnaitzek, Dinan modun, Alemanin lortuben klasifikati:
-Dinak, Rotheko ironmanin, 10:42:15 denboriaz
-Arnaitzek, Frankfurteko ironmanin, 09:06:15 denboriaz
DINAK bere lehenengo Hawaiko ironmana 12 ordu pasautxun eiban. SEBASEK, aldiz, 9 ordu eta 49 minutun eiban,
beraz, ongun, hirugarren ondarrutar batek parte hartuko dau (bertan da daneako, ezinbesteku baita aurretik aklimatati). Arnaitz, kriston markiaz du. Ilusiñoi handixaz. Ikusikou zelan urtetetzan proba bildurgarri honek (3,8 km igaixan, 180 km bizikletan eta 42 kilometro korrika).
Ixan leike gauzak berak espero daben modun ez urteti, aldagai askoren menpin egongo dalako. Bañe halandabe, ondarrutar gexenok, harro egongo gaz geure herritar bat bertan egon dalako. Lena be egon giñan Dinaz zein Sebaseaz, eta ongun be egongo gaz Arnaitzeaz. Marka guztin gañetik balorakouelako han zapatun egoteko, zelako dedikaziñoi, esfortzu eta sufrimentuk dazen atzetik.

MONTSERRAT txikixe hil gasku

moserrat txikixeSaltsa guztixetako perrejille zan emakume txiki hau. Txikixe bañe bixotz handiku. Gauza asko esan leike beratxik, langilli, umore oneku, saltseri… Beran falti hartuko dou Plazagañin, baixakuko enkarteladan, Santa Agedako kantu jiran… Laster arte MONTSERRAT.

santa ageda 3

123

plazagain emakumik lanin

moserrat