(Argazkixan, Maria Rosa, dokumentala laguntzeko zozketan parte hartu eta argazki bat irabazi ban ondarrutarra).
Informazinoi eta laguntza gexa emoteko: http://www.kaxahutsak.com
Kaxa Hutsak – Euskal Errefuxiatuen Esperientzia ezagutu eta Kontatzeko Ikus Entzunezko Proiektu Dokumentala, Bostok Photo 2012an martxan jarri genuen ideia baten garatze eta gauzatzeko asmoen egikaritze bat da. Proiektuaren helburua da iheslarien gaur egungo egoera ezagutu eta ikustera ematea; exiliatuen bizitza dokumentatu eta irudikatzea, lehen pertsonan azaldu dezaten beraien egoera eta pairatzen dituzten gizarte arazoak. Baliabide ekonomiko ezean, auzolanean oinarritutako kanpaina batean murgildu gara proiektua aurrera eramateko KARENA CROWNFOUNDING plataforma baliatuz.Urriak 13an hasi eta 40 egunetan luzatuko da diru biltze kanpaina hau, 12000€ lortzeko helburua daukana










