Eguenin arratsaldeko 16:30etan “81 amama” dokumentala botako dabe Etxelilan, Boga Boga elkartin eskutik.
Month: urria 2014
Urrixak 23 (eguena), manifestazinoi: Konponbide garaia da!

Onartezina da presoen eskubideen urraketen aurrean espaniar eta frantziar estatuek duten inpunitatea.
Presoen kontrako eskubide urraketak eta salbuespen politikak eguneroko ogia dira tamalez. Euskal preso politikoek kartzeletan pairatzen dituzten muturreko egoerak, legeak horrela dioelako aske egon behar luketen preso gaixoak espetxea mantentzea eta senideen kontrako neurri bidegabeak mendekuan oinarritzen den politikaren adibide garbiak dira. Presoen eskubideak bapezten dituzte, beraien bizia bera arriskuan jartzeraino.
Eskubide urraketa hauen aurrean ezinbestekoa da indarrak batzea. Ezker abertzalea ez da aldarrikapen honekin bat egiten duen bakarra, euskal jendartearen gehiengoak bere egiten du presoen eskubideen defentsa. Gu gehiengo horrekin batera egongo gara presoen eskubieen defentsan. Guretzako lehentasuna delako preso gaixoak kaleratzea, dispersioarekin behin betikoz amaitzea, presoen kontrako salbuespen neurriak etetea eta preso politiko baten senide edo lagun izatearren jasaten dituzten salbuespeneko baldintzekin amaitzea.
Atzo be eon giñan Plaza Catalunyan
Herritarrekin batera, Ondarroa hobetzen ari gara!
Ondarruko EH Bilduk bixaldu doskun idatzixe:
Hauteskunde kanpainan esan genuen udaleko ateak zabaldu egingo genituela, eta herritarrekin batera egingo genuela politika. Horregatik, azken hiru urteetan herritarrek udaleko erabakietan parte hartzeko aukera eduki dute.
100 batzordetik gora egin dira, 20 auzo batzar baino gehiago egin dira, baita kale ibiladiak eta parte hartzeko prozesuak ere (hondakinena, euskara planarena, OND2020…)
Batzar horietan herritarrek eta herriko taldeek ikuspegia eta iritzia eman dute, eta udalak iritzi horien arabera landu ditu politika publiko asko. Gauza txikietatik hasita (espaloiak konpondu eta barandak ipini), proiektu
handietara (Zaldupen bedar artifiziala ipini, gasa Astillerura eroan, Guzur Etxea sorkuntzarako espazio bihurtu, Etxelila zabaldu…). Jaiak ere, batzorde baten bidez antolatzen ditugu.
Hurrengo hileetan ere herritarrek eta herriko taldeek eskatutako hainbat proiektu egingo dira: Iparkale konpondu, Udaletxe Zaharrean teilatu berria ipini… Beste proiektu batzuk herritarren iritzia kontutan hartuta ipiniko dira martxan. Adibidez, hondakinak batzeko sistema berria. Eta parte hartzeko prozesu berria ere egingo da, herriko plan orokorra barritzen
hasteko.
Hurrengo urteetan ere bide hori landu nahi dugu. Ondarroako Udalak ateak zabalik edukitzea nahi dugu, politika herritarrekin batera egitea. Gu horretarako prest gaude!
Asteburu beti euki dou ongun be
Azaroak 8 (zapatu) mosaiko erraldoi Zurriolan
Gure Esku Dagok 5.000 pertsonako mosaiko bat nahi dau ein Zurriolan azarun 8xan, Eskozesai eskerrak emoteko, eta katalanak animateko (hurrengo egunin euran etorkizune erabakiko dabe eta).
Gauzak preparaten hasitxe da, eta ondarrutarrak be tartin dabiz (zelan ez!), bideun ikusi ahal dozuen latxeik.
Astebun Lasa eta Zabala pelikuli Goiko Zinan
Jente asko batu zan karlistadai buruzko hitzaldixan
Artibai kalin be konposta etxen hasi diz
Beste 13 familixa hasi diz Artibai kalin konposta etxen. Eta laster gexa ixango ei diz, euran etxeko jateko hondakinak ongarri bihurtuko dotxuezenak. Holan, askoz be zamar gitxia sortuko dabe. Eskerrik asko eta animo!
Informazinoi gexa hamen: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/Artibaikaleanauzokonpostaegitekotokiamartxanipiniduudalak.aspx










