Lekatxarran hor dagu Ondarruko eta eskualdeko gaztetxiai!

Lekatxoko gaztetxin urteurrena dala eta, okupazinoin inguruko egitarau antolatu dabe. Eta horreaz batea eskualdeko gaztetxik desafia dotxuez, euran herrire juteko.

Abuztun 6xan Lekatxoa jun eta hor daguai aurre etxeko kapazak ixango diz Ondarruko gaztik?

Lekitxarran mezu:

Gaztetxien okupazinoiaren urteurrenaren harira, abuztuaren 3tik 7ra OKUPAZIONO JARDUNALDIJAK antolatu doguz Lekitxon. Euskal Herriko gaztetxe ezberdinetako esperientziJak ezagutzeko aukerIa eta aurrera begira hartu bIharreko bidia zehazteko oinarrij…ak finkatzeko erabiliko doguz.

Horrez gain, eskualdeko beste herrijetako gaztetxietako kidiak be gonbidatuta dagoz, elkar ezagutu eta proiektuen artian harremanak saretzen juateko asmoz. Eskualdeko gaztetxiari, ganera, DESAFIJUA bota dotsagu. Kontzertuakin emongo dotsagu amaieria jardunaldijari, El Baston de la vieja (Sevillako SKA taldia) eta Lekittoko Sustrajah Band taldeakin.

Ikusi arte ta gaiztuak ixan!

okupazio

Amatxu diz aurtengo kirol udalekuk

Aurten hirugarren urtez herriko ume askok kirol udalekutan parte hartu dabe. Lagunak ein eta kirol desbardin asko aprobateko aukeri euki dabe. Udalaz batea, monitore eta herriko kirol talde askok be lagundu dabe.

Zelako arrakasti dakarren ikusitxe, hamendik gure eskarixe udalai: ahal dala datorren urtin egun gexa eta ume gexauantzako leku ipintxeko.

Gabonetan be antzeko ekimen bat egongo da. Interesa dakazuenok adi egon, apuntateko.

1502836_539130802881328_3955296117639447369_o

10495565_539131236214618_2576617365399691137_o

10516712_539130669548008_5783124622130166840_n