Jaxetako erasun inguruko polemikiaz amaitzeko

Jaxetan egondako erasun temik atzanin geu be tartin atrapa gatxu. Idatzi bat ez ei dou nahi publika zabaldu de interneten. Hamen gure iritzixe.

Guk jaxetan emakumin idatzixe jaso gendun, eraso bat salatzen, eta ez gendun zuzenin argitaratu ixenak agertzen zilako eta ez gendulako nahi hainkaik sartu eta min gexa sortu.

On egun batzuk beste idatzi bat jaso dou hilan 13an gerta zan erasun ingurun. Ongun mutil batek idatzisku esaten bera ez zala ixan guapa deitxu bana baine beran ixena zabaldu zala erasotzaile modun eta hori beran kontrako atake bat ixan zala. Beran kuadrilako mutil bat ixan eizan pintadi eiban neska batei guapa deitxutsana, eta kuadrilakuk barre ein eixeben. Hau idatzixe be eztou zuzenin publika eztouelako nahi polemiki handitxu.

Hau polemiki amaitzi nahi douenez, hauxe ixango da honen ingurun argitaratuko douen azkanengoko idatzixe.

Argi geatu gasku hilan 13an mural feministi eiban neska baten kontrako eraso berbal bat egon zala. Eraso deitxu baik, nahibazue esan honei neskiai barre eta burle eitsenela mutil batzuk. Hori be atake bat da azken baten.

Ezin geinke onartu eraso pertsonalik ez dakarren pintada bat etxeatxik neska batei barre eta burle etxeik. Jarrera eskasa ereizten gasku.

Beste alde batetik, erasuk zelan salatu ondo pentsa biko geunke. Berotasunin mobiletatik ustezko erasotzailin ixena zabaltzik kalte gexa ahal dau ein mesedi baino, bai salatutakuai eta batxe salatzailiai be. Eztabaidi desbideratu eta gaiztotu ein leike, hamen kasun pasa dan modun. Ta hainka sartzik egon leikez. Ze mobiletako mezuk asko zabaltzen diz eta gero atzea bueltaik ez dabe eukitxen.

Bardin pasa da geure kontra interneteko sare sozialetan ein dizen salaketakin be: mobiletatik eta internetetik euran ixena kaltetu dala pentsaten daben pertsonak ezin dabe turrunan ixena kaltetu interneten  bidez eta guzurrak esanda. Eurak kritikaten daben bide bardine daz erabiltxen, eta hori kontraesan bat da.

Esan douen latxeik, honen polemikin ingurun ixe gexauarik ez dou argitaratuko, ez douelako nahi morbun jausi. Turrune zabalik da iritzixak emoteko, baine ez atake pertsonalak ein eta polemiki handitzeko. Guk uste dou garbi jokatu douela hamen polemika guztin, geure iritzixe emonda baine inoaz sartu baik eta ixenik argitaratu baik. Irakurliok balorakozue einddouena ondo edo txarto egon dan, baine borondate onenaz einddou.

Hori bai, emakumin kontrako burla eta erasuk ez douz sekule onartuko eta danak salatuko douz turrunin.

image

Nahizu lagundu Bitxorei omenaldi bat preparaten?

image

Datorren urrixan 3tik 12re, Uxukuk Bitxoren biharrakin erakusketa bat ipiñiko dabe Alamedako erakusketa aretun. Hau ekintziau aprobetxauaz, Artelanekuok be fetxa horretxetan pentsarou etxi Bitxorei pentsata geunkan omenaldixe. Holaik bateratu eingo gendukez ekintza bixok, erakusketi eta omenaldixe.
Jente asko etorri gasku Artelanekukana galdetzen omenaldixatxik, edo “konta neuaz” edo “gauzatxu bat dakat preparata” esaten.
Idea guztik bateratzeko eta omenaldiko eskaleta bat preparateko batzartxu bat etxen barou? 
Afunta agendan: IRAILAK 10, EGUAZTENA, 20:00etan Kofraxa Zaharreko 2. pisun. 
Zure ingurun ezautzen bazu baten bat interesata euki leikena, esaizu eta datorrela bera be, fale?
ARTELANEKUK

ERNAIn iritzixe, matxismun kontrako muralan ingurun

Aupa gazte ta ez hain gazte:

Herrixan ein dizen muralan ondorixoz sortu dizen tirabiran ingurun pare bat gauza dakauz esateko.
Udin etorreriaz bat, mikromatxismu lantzen hasi zan Ernai. Lelengo ta behin mikromatxismu zer dan azaltzi de inportanti. Egunerokotasunin normaltasun guztiaz onartzen dizen jarrera matxistak diz, askotan ikusezinak. Adibide argixena erabiltxen douen hizkeri de, adibidez neska bat jantzitxe dun moduatxik guarra deitzetzauenin, edota neska bat hainbat mutileaz lia eta puta deitzetzauenin, aldiz mutile egoera bardinin puto amu ixango litxake.

Hainbat ekimen ein douz honen gaixan ingurun, honen artin 100 gazte baño geuxauaz ein douz elkarrizketak. Muralak etxen be parte hartu gendun. Gure asmu zeresana emon eta mikromatxismun ingurun eztabaidi sortzi zan, benetan pentsaten douelako feminismun bidin pauso asko dazela emoteko, eta gaztiok horretan asko dakau etxeko eta ikasteko. Gu prest gaz eta gogotsu ga gainea.

Azkenik nahi dou esan gure intentzinoi ez zanela hau muturreko egoeri sortzi, eta gitxiaua eztabaidi horrenbeste desbiderati, gure asmu ez zan konfrontaziñoi sortzi, benetan bixi douzen egoera injustun aurrin hausnartzi baño. Argi nahi dou laga, guk muralan ondorixoz pasa dizen gertaeretan ixelako zerikusirik ez douela euki.

Beti agertu ixan gazen morun, danon iritzixak entzun eta alkarreaz biharra etxeko prest gaz. Beste baik,
Ondarruko Ernai

10

Agur andramaixai datorren urtea arte!

Listo, amatxu diz jaxak. Batzuntzako luziei ixango zin, bestintzako motzei. Baine gexenok ondo pasako gendun, hori ziur!

Ah, eta ahaztu aurretik Leokadiai gauza bat nahitsau esan: zeinek esan dau guapo edo guapa ezin leikela deitxu? Klaro deitxu leikena! Baine ezinddana da neska baten atzetik guapaka ibili baboseaten eta akosaten, natxe neskik jamonik ez ein. Hori ez! Akosati ezta ligati!

Gora andramaixak!

(Eskerrik asko Eneko, Fernan, Itxaso eta Ainhize argazkixakatxik)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

IMG-20140812-WA0000

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

image

image

image

image

20140812_185425

CAM01458

CAM01465

andramaxak14111

andramaxak14124

image

Kalanditxik bixalduskun iritzi bat, jaxan ingurun

Hauxe iritzixe jaso dou Kalanditxik. Errezoirik ez gako falta. Ia datorren urteako…

Kaixo lagunok! Ondarrutar 50 urteko andra bat naz eta esaten doten modun idatzikot.
Kalandixan bixi na ta hamen be edadeko personak deretxo guztik dakarre balkoitxik bada be txaranga bat pasaten ikusteko edo aktuazinoien bat. Kalanditxan, Iparkalin, Madalenan, San Juan Txurrun, Artan….
Goxin pasaten dizenak di bakarrik txistulaxak. Eskerrak!
Jaxak herrikuk diz, ez bakarrik alde batekuk!
Eskerrik Asko!
 
OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERAEsan bir dou Castellersak zaharran egoitza aurrea jun zile, eta hori eskertzeku ixan zala bertan dazenantzako. Detaile politxe!
 
OLYMPUS DIGITAL CAMERA