Plan orokorrai buruz berbetan hasi ginan atzo

P1080771

Atzo Ondarruko plan orokorra barritzeko eitxuezen hasierako azterketak ezautzeko aukeri euki gendun.

Plan orokorra da hurrengo 10 urtitan herrixe zelan antolatuko dan zehazten daben plana: zer espazixo babestu bir dan, nun eraiki bir dan, kalik zelan antolatu…

Gauza interesgarri asko ikusi genduzen atzo.

Batetik, Ondarruk gaur egun dakazen arazuk: 500 etxe huts dazela baine jenti kanpoa jun bir dela etxe bile, herrixan eztala danontzako biharrik, Gardotzan ur zikine botaten dabela erreka eta Errentexa eta Allerin uxolak egoteko arrisku handixe dala…

Bestetik, gauza positibo asko be ikusi genduzen: Ondarruko kostaldik, errekin eta padurik balixo ekologiko handixe dakarrela, portuai erabilera asko emon geinkezela, kanpoko jentintzako erakargarrixak dizen gauza asko dakauzela (euskeri, otxurak)…

Horretxen ingurun ein biko dou berba herritxarrok hurrengo hilitan, zelako herrixe nahi douen erabakitxeko.

P1080772

P1080780

Aldizkari berri bat etorri de… GEUGAZ‏

geugaz etxelilan aldizkarixe

– Geu gaz Etxelilan parte hartzen dogunon aldarrixe da, geu ga eta gure bizipen, kezka eta ikastetik berba eingo dou, hemen ein eta pentsatzen dana zabalduz.

– Geu(g)az danok dakauelako berdintasun bidin zer ein eta emon, geuaz, zeuk be zeure leku dozulako hamen eta zeure sentitzi nahi douelako.

Ikuspegi feministatik eztabaidatu eta beatuko da inguru. Bertan, antolatzen dizen ekintza ezberdinen eta topagunin lekuko ixango da, emakumin berdintasunerantz partaidetza eta presentzia sustatzeko tresna. Eta mundua betaurreko moreen bitartez beatzeko saiakeri ixango da ere, gaurkotasunezko eta intereseko gaxai buruzko hausnarketan lekuko. Gazte, heldu ero zahar eon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko edo ta beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak.

Hamentxe ahal dozue irakurri:

http://issuu.com/etxelila/docs/geugaz1_baxu

 

Zurriolan be, Ibon etxea!

Gaur gaxoik dazen presuk etxea ekarteko eskatu dabe Zurriolan Ibonen familixakuk eta lagunak.

P1080754

P1080749

P1080750

Aurretik Bulebarrin be egon diz.

1610757_269970406539765_5783832033389631451_n

Manu Chaon kontzertun be Ibonen eta gaxoik dazen presun aldeko pankartak ikusi ahal ixan diz, eta Ferminek be aipamen bat einddau. (Bideu ezta oso ondo entzuten!)

Ibonen azkanengoko barrixak be jaso douz gaur. Hamen duz:

Hasiera batean, kartzelako arduradunek isolamenduak 45 egun iraungo zuela adierazi bazuten ere, 14 eguneko isolamenduaren ostean Ibon berriro Erizaintza moduluko gainontzeko presoekin batera dago uztailaren 1.a ezkeroztik. Joan zen asteburuan -uztailak 4 eta 6an- senideek egin dizkioten bisitetan askoz hobeto aurkitu zuten, animikoki batez ere.

Uztailaren 8an, ordea, Ibonek gaua sukarrarekin eta hotzikarekin igaro zuela aipatu zuen dei telefonikoan. Azken egunotan eskuratutako analisiek egiaztatzen dutenez, apirilaren 29an egin zizkioten analisiek medikuek bere defentsak 117ra jaitsita zeuden; beraz, kezka nagusia une honetan, Ibon infekzio oportunista baten menpe erortzea da. Gogoratu behar denez, 2011ko urrian Ibon neumoniak jota konorterik gabe erori zenean Basauriko espetxeko kartzelako jantokian, 51 defentsa zituen. Lehen 50 egunetan 450 defentsatik 117ra jaitsi bazaizkio, azken 70 egunotan bere defentsak ez dira 51 haietatik oso urruti ibiliko. Berdina esan dezakegu karga biralari buruz. Honekin esan nahi duguna zera da: une honetan ez dagoela inolako kontrolik bere benetako egoera medikuari buruz, eta edozein gauza gertatu ahal zaiola edozein momentutan.

Irakurtzen jarraitu