Ondiokan ez zaze egon Lekatxoko gaztetxe barrixin?

Lekitxoko gaztetxi zabaldu dabenetik bertan dabizen gaztik ez diz para. Atsalde pasa berta jun nahibazue hamen dakazue egitarau ederra!

Uzt-16. Eguaztena, UMIEN EGUNA: 17:00 TXOKOLATADIA ETA JOLASAK eta 19:00 TONI ETA TXONTXONGILOAK

Uzt-17. EGUENA BIXIRIK!  20:00  ROJO TALDE MADRILDARREN KANTALDIJA (eta tortilla-kroketa-pote)

Uzt-19. Zapatua,  21:00 ELKARTASUN GABA: PARRILLADIA, ELKARTASUN GUTUNAK ETA DJ STEPIH (BAD SOUND SYSTEM)

Uzt-20, Domekia, 20:00 Venezuela Bolivariana DOKUMENTALEN PROIEKZINOIA palomita eta guzti!

image

Uztailak 15 (martitzena) hitzaldixe: Me cago en el amor

image007

Printze urdinen merkatua oso gaizki dago… me cago en el amor!!!

Izenburua: Me cago en el amor

Hizlaria: Coral Herrera – Costa Rican bizi den madrildarra, humanitate eta ikus- entzumenezko komunikazio doktorea eta blogera feminista da. Bere tesia errealitatea, generoa eta emozioak eraikitzeko moduak ikertzen oinarritzen da. Une honetan Campus Relatorasen egiten du lan ,maitasun erromantikoaren inguruko on line bidezko ikastaroak ematen

Data: Uztailak 15, 19:30

Lekua: Etxelilan

Hizkuntza: gazteleraz

Gaiaz: “Printze eta printzesa urdinen merkatua oso gaizki dago” Kexa zaitez, adierazi, hustu barrua, kanporatu kontraesanak, beldurrak, oztopoak. Ausardiaz berrikusi eta irakurri norbere maitasun istorioak. Tailerra norbere burua hobeto ulertu nahi duen ororentzat zuzenduta dago, gure maitatzeko kultura ezagutzeko, autokritika gaitasuna garatzeko, teoria eta praktika uztartzeko tresnak eskuratzeko, beldurrei aurre egiteko tresnak birziklatzeko, maitasunari buruzko irudipenak zabaltzeko, afektu sareak eraikitzen ikasteko, erlazio parekideak eraikitzeko …

Ibon etxea ekarteko, elkartin babesa eskatzen dabiz lagun eta familixakuk

iparrBELTZTXIKI

Uztailaren 11n Ibonekin bisita eduki genuen, eta bere egoeraren larritasuna bistatik galdu gabe, ondo aurkitu genuen. Eskuineko besoan dardarak izaten dituela aipatu zigun, eta berak ere badaki hori defentsak baxu dituenaren seinalea dela, 2011ko urrian Basauriko kartzelan izan zuen krisialdiaren aurretik ere sintoma berdinak izan zituelako. Hala ere, azken gauean ez zuela hotzikararik izan aipatu zigun, eta sukarrik ez zuela sentitzen. Itxuraz ere, argalago eta ahulago aurkitu arren, lasaiago eta zentratuago aurkitu genuen, eta animikoki egonkorrago.

Azken egunotan jakin dugu, Ibon isolamenduan eduki duten 14 egunetan ekonomatora joateko aukera kentzeaz gain, gosaritarako eman dioten janari kopurua murriztu egin diotela, ohiko hiru mermelada tarrinatxoen ordez, bakarra eman baitiote. Ez dakigu janari murrizketa hau ohikoa den isolamendu egoeran mantentzen duten guztiekin, baina bai, egoera horrek presoa babesik gabeko egoera batean uzten duela, hau da, kartzeleroen borondatearen menpe. Ibonek berak aipatuta, erizaintzako moduluan dagoen beste preso bat sartu dute isolamenduan, eta honi, behin baino gehiagotan, eguneroko patioko ordu bakarra ere ukatu egin diote, “de facto”.

Orokorrean, Ibonek amildegiaren mugan jarraitzen duela esan dezakegu, eta datorren astean -uztailaren 22an- egin behar dioten azken frogaren zain (erresonantzia magnetikoa) dagoela. Bien bitartean, infekzio oportunista baten menpe ez erortzea eta isolamendu egoera saihestea da garrantzitsuena.

Gogoratu elkarteen atxekimendu kanpaina martxan dagoela, eta badaezpada, sinatu beharreko orria bidaltzen dizugu berriz. Helbide honetara bidali behar da, eta gero helbide honetara erantzun bidalitako eskakizunen kontrola eraman ahal izateko.

JUZGADO CENTRAL DE VIGILANCIA PENITENCIARIA
c) Luis Cabrera, 9 28002 Madrid

Elkartik erabili bir daben idatzixe, hamen: ibon elkartea

Asteburun, ez ga aspertu!

Ongo asteburu be ekitaldiz beteta euki dou Ondarrun.

Herriko Casa de Galiciak euran jaxe aurreratu einddau aurten, Madalenakin ez kointzidiuteko. Olabarru jan, albariñu eran eta gaiteruk kalin ikusteko aukeri euki dou.

P1080801

Gaztetxin, ostea, errebelde eguna ospatu ben zapatun, eta gazte asko urreatu zin berta, bazkaltzea, kontzertuk ikustea…

IMG_20140712_154509