Kemenen berri aspaldian ez dugu izan, baina aste honetan bertan jakin dugu baduela dagoeneko epaiketa-eguna eta epaiketa-eskaria jarrita. Epaiketa Audientzia Nazionalean (Madrilen) izango du datorren Urriaren 23an (osteguna) eta fiskalak 7 urteko eskaria egin du. Kolaborazioagatik 5etik 10 urte bitarteko kartzela-zigorra izaten denez, 7 urteko eskaria tarteko zigor-eskari bat da, baina benetan gogorra egiten zaigu Kemen gure artean horrenbeste urtez ez izateko aukera hori. Ikusiko dugu zer gertatzen den.Bide batez, Kemenekin egoteko aukera izan dutenek oso oso ondo aurkitu dute. Alai, indartsu eta KEMENtsu!! Eta besarkada handi bat bidali nahi dizue Turruneko herritar guztioi.











