Printze urdinen merkatua oso gaizki dago… me cago en el amor!!!
Izenburua: Me cago en el amor
Hizlaria: Coral Herrera – Costa Rican bizi den madrildarra, humanitate eta ikus- entzumenezko komunikazio doktorea eta blogera feminista da. Bere tesia errealitatea, generoa eta emozioak eraikitzeko moduak ikertzen oinarritzen da. Une honetan Campus Relatorasen egiten du lan ,maitasun erromantikoaren inguruko on line bidezko ikastaroak ematen
Data: Uztailak 15, 19:30
Lekua: Etxelilan
Hizkuntza: gazteleraz
Gaiaz: “Printze eta printzesa urdinen merkatua oso gaizki dago” Kexa zaitez, adierazi, hustu barrua, kanporatu kontraesanak, beldurrak, oztopoak. Ausardiaz berrikusi eta irakurri norbere maitasun istorioak. Tailerra norbere burua hobeto ulertu nahi duen ororentzat zuzenduta dago, gure maitatzeko kultura ezagutzeko, autokritika gaitasuna garatzeko, teoria eta praktika uztartzeko tresnak eskuratzeko, beldurrei aurre egiteko tresnak birziklatzeko, maitasunari buruzko irudipenak zabaltzeko, afektu sareak eraikitzen ikasteko, erlazio parekideak eraikitzeko …
