Ekainak 7 (zapatu) udalan euskara plan barrixan aurkezpena

udal-euskara-batzordea-LOGOA

Nola ikusten duzu euskara herrian? Galdera horretatik abiatu zuen Udalak hausnarketa, pasa den udazkenean. Hainbat sektoretako pertsonen ekarpenak jaso ziren orduan: lan arloan, aisialdian eta euskararen transmisioan, eta era horretara, datozen urteotarako helburuak definitu eta elkarrekin adostu zituzten hainbat ekintza.

Handik hona, plana osatzen ibili da Udala orduan jasotako ekarpen guztiekin. Eta orain, ostera, udazkenean hasitako prozesuaren azken txanpan sartuko da bideari ekin baino lehen: bidelagunak topatzea eta eginkizunak lehenetsi.

Bada, ekainaren 7an egingo da hori: bertan aurkeztuko da-eta parte hartze prozesuaren ondoren landutako Euskara Plana.

Udaleko euskara sailak adierazi duenez batzar horretara, aurrekoetan egin zen moduan, edozein joan daiteke, nahikoa da euskararen gainean iritzi bat eman nahi izatea. Hortaz, hauxe da gonbidapena: Kofradia Zaharreko 2. pisuan, goizeko 10:00etatik 12:30ak bitartean, giro apartaz eta patxada ederrean.

Ondarroako Udalak eskerrak eman nahi dizkie euren denbora apur bat eskaintzek oprest dauden ondarrutar guztioi

Goiko Kaleko etxi, legez kanpoku

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ondarruko EH Bilduk bixaldu doskun idatzixe da hau, Goiko Kaleko etxin ingurun:

http://ondarroa.ehbildu.net/2014/05/14/goiko-kaleko-etxea-legez-kanpokoa/

Telebistan delitu urbanistikoei buruzko albisteak ikusten ditugunean, hori Espainiako arazo bat dela pentsatzen dugu. Baina geure herrietan ere antzeko kasuak baditugu. Adibidez, Ondarroan.

Epaileek erabaki dute Goiko Kaleko etxea (Txomin Agirre 28, erdi eginda dagoena) legez kanpokoa dela. Orain, udalak erabaki gogorrak hartu beharko ditu. Eta herritar guztiok dirua gastatu beharko dugu etxe horrekin aurrera edo atzera egiteko.

Baina goazen ikustera zelan ailegatu garen egoera honetara.

2007ko apirilean PNV-EAJk kudeatzen zuen Ondarroako udalak Pixape plazaren zati bat saldu zion Urresti 2001 s.l. enpresari 90.000 euroren truke. 2007ko maiatzean Ondarroako Udalak Pixapeko plaza bitan zatitu zuen (zati bat ordurako Urresti 2001 s.l.ri salduta zuen). 2007ko azaroan Urresti 2001 s.l enpresak bi orube batu zituen: bata, Txomin Agirre 28a, eta bestea udalak saldu zion Pixape plazaren zatia. 2007ko ekainean Ondarroako Udalak Txomin Agirre 28an eraikina egin ahal izateko lizentzia eman zuen.

Orduan agintzen zuen PNV-EAJk ardurarik barik jokatu zuen. 1997ko hirigintza udal arauek argi esaten dute Alde Zaharrean ezin dela etxe berririk eraiki eta etxea barritzeko PERI edo plan berezi bat derrigorra dela. Gainera, 1997ko udal arauetako memorian ez da aipatzen Txomin Agirre 28an etxe berririk egiterik. Halan da be, PNV-EAJk eraikina egin ahal izateko xehetasun azterlana tramitatu zuen.

Gertaera horiek legez kanpokoak izan zitezkeela eta, herritar batzuk udalean bertan salatu zuten egoera. Orduko udal arduradunek ez zieten kasurik egin, eta auziak epaitegietan amaitu zuen. Gogoratu behar dugu urte horietan ezker abertzalea ilegalizatuta zegoela, eta udalean ez zegoela inongo kontrol politikorik.

Urteak pasa dira eta epaiak etorri dira. EAJ-PNVk udalean emandako pauso guztiak bertan behera geratu dira:

2008an xehetasun azterlana bertan behera laga zuten epaileek. 2011ko otsailean lizentzia ere bertan behera laga zuten epaileek. Eta 2014ean otsailaren 27an bertan behera geratu dira behin-betiko Pixape plazaren segregazioa eta salmenta.

Beraz, Txomin Agirre 28an eraikina egiteko pauso guztiak bertan behera geratu dira epaileen aginduz. Ez legezkoa izan zen prozesua osorik.

Goiko Kalean egindakoak argi erakusten du Espainar Estatuan eta Euskal Herrian zelako hirigintza eredua garatu den azken urteotan. Interes ekonomiko garrantzitsuak egon dira eta interes horiek bultzatzeko astakeria handiak egin dira. Ondarroan bertan adibide bat baino gehiago daukagu (gogoratu bestela Allerin 500 etxe egin nahi zituztela, epaileek ilegalak zirela esan arte).

Orain Ondarroako Udalak egoera kudeatu behar du derrigorrean, Ondarroako herriari ahal denik eta kalterik txikiena eraginez. Txarto egindakoa zuzentzea ez da erraza izango. Agian ezinezkoa. Uste dugu astakeria hau egin zuten politikariek euren ardurak argitu behar dituztela. Eta uste dugu EAJ-PNVk azalpenak eman behar dituela herriaren aurrean.

LORENei eta IDOIAi ongi etorrixe ein gentzan atzo

9

Plaza musikan batu giñan atzo arratsaldin LORENei eta IDOIAi ongi etorri ofiziala eitteko. Goxin gaxo dazen  presun alde ein gendun manifi ta gero, batzuk Kamiñazpire paella janea, bestik soziedadin jatea eta postreako Braian aldea jun giñan bixai ongi etorri polit bat eskaintzea. Lagunak oparixak eskeinitzen, beste batzuk kanta bidez esatzen nahitzena esan.

7

LORENek mikru hartu eta danai eskerrak emotzan, argi lagata DANAK ETXEA etorri arte ezin geinkela geldik egon.

16

Eta amaitzeko aspaldi amesten ban argazkixe ata ban, kuadrilliaz ONDARRUN.

20

 

Amatxu diz aurtengo KAMIÑAZPIko jaxak

Gaur KAMIÑAZPI berandu esnatuko da, atzo gabaz berandu oheratu zalako. Eta bat baño gexaua buruko miñaz esnatuko da. Egun ederra pasa gendun bertan, bezperako playbakan ostin eta DJzan kontzertu eta gero

18

KAMIÑAZPIko egun handixe ospatu dou: bertsuk, paella jana, mus aldixe, zini, kontzertu…

17

6

20

Aurten KAMIÑAZPIko jai batzordik aipamen berezi bat einddau TXO antzerki kolektibuk urtitan einddako lana txalotuz eta oroigarri bat jaso dabe batzordekun eskutik.

19

Eta jaxak zozketaik baik ez dizenez ixe, hamen KAMIÑAZPIko jaxetan saritutako zenbakixak:

1. sarixe: 2073 eta ordezku 2511

2.sarixe: 2905 eta ordezku 2701

3. sarixe: 1786 eta ordezku 2302

1.000 lagunetik gora guz GIZA KATEA. Zoixonak ONDARRU!!!

gure esku 1000

GURE ESKU DAGOn antolatzailik esan doskunez, eguen iluntzin 1020 lagunek emonda euken ixena ELORRIXOko 11. kilometroa juteko; helburu guztiz beteta dala esan dabe, bañe ondiokan baten batek ixena nahi badau emon, lasai agertu Kanttoipeko bulegure. Antolatzailik irizpide batzuk bixalduzkuz domekako. Irakurti komenixe dala diñosku. Hamen dakazuez:

http://www.berria.info/agiriak/ikusi/1280/

e

eta Giza katin ostin DURANGOko jaire nahi badozue jun, hamen dakazue bertako egitarau

f