Ondarrutar zoriontsuak, herri libre batean!

Hamen dakazue, 1000 ondarrutarretik gora alkarrei esku emonda Elorrixon. Barrez, zoriontsu eta pozik, etorkizune erabakitxeko eskubidi aldarrikatzen.

Asko sufriu dou gure herrixan. Baine alkarrei esku emon eta aurrea etxeko ordu de, alaitxasunaz eta poztasunaz. Geure etorkizune geure eskutan dalako!

Argazki gexa jaso douz, hor dakazue  azkanak

1t

1e

1q

pz

px

mw

mt

mr

me

mj

mq

Eta zu, Elorrixon egon zinan?

Giza kateko argazkixak jasoten jarraitzen dou. Bideo bat be preparaten gabiz, Elorrixon egon ginan ondarrutar guztik agertzen gazena. Laster erakutsiko dotsuau. Bitxartin, segi zeuen argazkixak bixaltzen!

P1080614

P1080577

P1080599

P1080565

P1080589

P1080582Eta ez ginan bakarrik ELORRIXON eon, hau argazkixau NAFARRUn atataku de eta bertan geure herrikidik agertzen diz

nafarroan

Hau ez da amaieri; hasieri baño ez da. ZOIXONAK DANOI!

zorionak eta mila esker

Gaur Euskal Herria argi ezberdin batez esnatu da, itxaropentsu.
Gure izerdi tantak jendetza baten emozio malko bihurtu genituen atzo.
Aurpegi zoriontsuak eta ilusioz betetako begiradak ikusi genituen nonnahi.
Gure kanta, ♫jende zoriontsua herri libre batean♫, egi bihurtzeko urrats handi bat eman genuen.
Baina ez ahaztu, hona, gure lanak eta indarrak ekarri gaituztela, eta hau bidaiaren hasiera besterik ez dela. Ez dezagun orain, beste batzuen esku laga gure esku jarraitzen duena, gure bidea.
Milaka lagun elkarri, ezberdinari, eskua emanda, geldiezinak gara, horregatik, gure eskuak zabalik jarraituko dute, esku berrien beroaren zain, elkarlanerako gonbitea berriz luzatuz, gure artean lekua eginez, bileretan aulkia gordez. Arrakastak ospatzen ohitzen hasi beharko gara, irribarrea ahoan itsasten ikasi dogun moduan. Hurrengo urratsa elkarrekin pentsatu eta emateko eguna helduko da, ordura arte, disfrutatu daigun lortutakoaz.
ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO!
Ondarruko Gure Esku Dago

P1080541

P1080618

P1080587

P1080604

P1080566

xy

Kuriosidade lez, beatu Ondarrutar batek INDIXAtik (Varanasetik) bixaldu doskun argazkixe, giza katiaz bat etxeko.

varanastik

Eta oingoz amaitzeko, beste batek idatzi dosku esaten, bera 90.kmetrun (Uharte Arakilen) eon zanela usurbildarrakin batea.

Bixaldu argazki gexa!