Hamen da 2014ko DINAMARTXI

Ondioik herriko txirrindulai asko ez diz bueltan etorri QUEBRANTAHUESOStik eta hamen dator ate joka aurtengo DINAMARTXI. Ongo astin askok ez dabe ondo lo eingo, ENDOXAz amets gaiztuk eukiko dotxuez eta. Hori bai, LASTURreko hamaiketaku re benetako helmugi.

dinamartxi 2014

Gogoratu ixena emon birdela aurretik, JAI BRAIANen ekainan 23, 24 edo 25in iluntzeko 7retatik 9xeta.

Ekainak 23 (astelehena) AKELARRI, San juan suan ingurun

2014ko san juan gaba artelan
Sanjuan sue eingo dou urtero lez Musika Plazan. Aldez aurretik, gauerdixan, bolanderak, adarrak eta irrintzixak, mendittik (Arrigorrittik) Akerra eta beran sekitu badatozela plaza iragarriko dabe. Parte hartu nahi bazu, etorri, ekainan 23an, gabeko 22:00etatik aurrea, Arrigorri hondartzako txiringito ingurure, ERDI AROKO ERROPAKIN JANTZITXE! Bertan, ulik harrotu eta gustoa “zikindduko” zatxuau.
Eta beti eitten douen latxeik, Alamedan lorak banatu ostin, Musika Plazan suan bueltan sagardau banatzen, dantzan eta saltoka ibiliko ga. Anima ondo pasako dou eta!

ONDARRUtik zazen tokire, ZOIXONAK lagun!!!

Ikusi ez zattuau eitten bañe sentiu bai, espetxin dazen lagunak zuzen zoixontzeko beti dakau “helbiden” bat edo beste, bañe zure kasu ez da hau. Gaur egun edozein tokire alla geinke klik bateaz eta hori nahi dou pentsa, mezu hau zure begixeta allako dala. TURRUNEtik, Institutu aurretik, Kamiñaldetik, Artatik, Kamiñazpittik, San jun txurrutik… zure lagun guztin partez, belarri tenkada handi bat eitten dotsuau. Gogoratu trago asko dozule zor honezkeo, eta bueltaten zazenin danak ordaindu biko dozule, zuaz ez gazen ahazten danon partez ondo pasa zeure egune eta ikusi arte, gora ZU.

BOTXITO

‘Vis a vis-e’ ukatutse IBONen etxekuai

1

Idatzi hauxe jaso dou IPARRA GALDU BAIK Plataformatik:

Iepa denoi:
Gaur vis-a-visera joan dira Ibonen ama, arreba, alaba eta bikotea. Hobe esanda, atzo joan ziren eta Navalcarneron lo egin dute gaurko vis-a 9:30etan zelako. Kartzelara heldu direnean, kartzela funtzionari batek esan die, Ibon zigortuta dagoenez vis-a-visak edukitzeko eskubidea galdu duela, eta asko jota ere 20 minutuko bisita. Abokatuari deitu eta honek adierazi die zigortuta egoteak ez diola vis-a-viseko eskubiderik kentzen. Funtzionariak berak aginduak jarraitzen dituela erantzun du. Orduan, Ibonen amak erabaki horren berri idatziz ematea eskatu die, baina funtzionariak uko egin dio eskakizun honi.
Beraz, gaixo larria pairatzeagatik etxe kartzela erregimenean zegoen pertsona bat, legea eta giza eskubideak urratuz berriz kartzelan sartu dute, hiru aldiz jipoitu dute, medikazioa kendu diote, bere etxetik 450 kilometrotara dispertsatu dute, hamar metro karratuko gela batean isolatu dute, elikagaiak eskuratzeko aukera kendu diote eta gainera bere senide eta lagunekin komunikazioak moztu dizkiote.
Ibonen aurkako bortizkeria hau, mendekuan oinarritutako espetxe politikaren ikuspegitik baino ezin da ulertu, eta sadismoan hezitako funtzionarioek baino ezin dute gauzatu. Iparra Galdu Baik plataformaren aldetik, Ibonen bizitza arriskuan dagoela behin eta berriz errepikatu dugu, baina oraingo honetan helmugara ailegatzen ari direla ikusten dugu. Hilzorian dagoen preso baten bizitzarekin jolasten ari dira, eta heriotza zigor hori erarik krudelenean gauzatu nahi dute gainera: bakardadean, isolaturik, gaixorik, etxetik urruti…
Une honetatik aurrera gertatuko denaren -Ibonen heriotzaren, alegia- arduradun nagusiak Espetxe Zuzendaritza eta bereziki Navalcarneroko kartzelako zuzendaritza dira.
Mobilizazio eta protestak antolatzera deitzen dugu hiritar oro, bakoitzak ahal duena, ahal duen lekuan, ahal duen neurrian, baina berehala. Ez daukagu astirik galtzeko.
Iparra Galdu Baik Plataforma