Gaur arratsaldin einddan plenun Udalak IBON IPARRAGIRRE BURGOAn askatasune eskatu dau. EH Bildun botukin eta EAJn abstentziñoiaz urten dau aurrea eskakizun horrek. IBON martxoan 7xan kartzelaratu ben eta BASAURItxik NAVALCARNEROa (MADRIL) erun ben gero. Gaur egun isolatute da nahiz eta gaxo larri bat dauken.
Month: ekaina 2014
ONINTZA ENBEITAk ez dauke arantzaik miñin, entzun hau
ZAPATO AZULEko egitarau: aurten be ezta ixe…
Zamarrei buruz Ondarroako EAJ-PNVk emondako datuak ez dira zuzenak
Ondarroa Zero Zamar taldik bixaldu doskun idatzixe dozue hau:
Ondarroako EAJ-PNVk zamarren eta hondakinen inguruan proposamena egin du. Asko poztu gara euren iritzia ezautu dugulako, ze oposizioko alderdiak be zamarrei buruzko iritzia emotea oso garrantzitsua da. Zamarrak herritar guztien arazoa dira, eta denon artean topatu behar diegu irtenbidea.
Baina EAJ-PNVk aurrera egin beharrean atzera egin du: 2010ean ordenantza bat egin zuen Ondarroako Udalean, eta birziklatzea derrigorra zela esaten zuen; 2014an dino zamarrak nahi dituenak borondatez birziklatu behar dituela. Penagarria da atzerapauso hau.
Gainera, EAJ-PNVk erabiltzen dituen datu asko okerrak dira. Datuak ematen ditu, baina ez du esaten datu horiek non topatu ahal diren.
Guk datu errealekin erantzungo diogu EAJ-PNVri.
Gasteizko Legebiltzarran aurrin IBON ETXEA ekarteko eskatu dou
Gaur arratsaldeko 6retan einddou elkarretaratzi Gasteizko legebiltzarran aurrin, bertan 60 bat lagun batu ga IBON etxea ekarteko eskatzen, gaxo dazen presuai legik esaten dabena aplika birdotzelako.
Ordu erdi eonga IBONen aldeko kontsignak botaten, giza eskubideak nun daude, iparra galdu baik ibon etxea, gaixo larriak askatu, dispertsiorik ez… eta gero azalpen txiki bat emon dosku JULEN ARZUAGA parlamentaxuk legebiltzarrak gaur hartu daben erabakixan gainin, hain zuzen be: IBON IPARRAGIRRE askatzeko. Horren alde EH Bilduk eta EAJk bozkatu dabe, PSE absteniu eindde eta PPk kontra bota dau.
Ekainak 25 (eguaztena), hitzaldixe: transfeminismoarekin bueltaka
ZAPATO AZULIN txosni Plaza musikan
Zapato Azulin garbi jokatu!
Badator Zapato Azule! Danok ondo pasateko desiaten gaz!
Baine ondo pasatik eztau nahi esan herri guzti kakaz beteta laga bir douenik: plastikozko basuk behangainin eta errixun, kristalezko botellak apurtute…
Hobeto Zapato Azuleko baso elegante bat erosti eta parrandi beraz batea botati. Eta egune amatxutakun etxea erun rekuerdo latxeik! Baso bakarra, kalik garbixauak eta hurrengo egunin burukomin bardine!
Esasku aurten inoiz baino baso azul berrerabilgarri gexa egongo dizela, txosnan, tabernetan… ezta aitzakirik! Ondo pasa eta garbi jokatu!
ONDARRUtarrak nausi LEKATXON
Pasan zapatun gazte LEKITTARRAK Gaztetxe barrixe zabaldu ben. Egun osoko ospakizune euki ben. Eta nahitxe estropadetan egurre emoskun Zumaxan, txapel jaurtiketan egurre emon gentsan geuk eurai Lekatxon.
Beatu zer idatzi daben Facebookin alboko herrikuk:
12,5 metro eskas botata, Txapel jaurtiketako txapelduna eta beren kuadrillia hamen sarijagaz. Bai, ondarrutar batek irabazi eban… baina holan ezin dalez gelditxu, laster dator rebantxia! Prepara! jajaja.
Ondarruko erraldoi eta buruhandixak be jun zin Lekatxoa, eta eskerrak emosku idatzi honeaz:
Ondarrutarrak buru-handi eta erraldoiakin giro bikaina sortu eben atzo. Eskerrik asko eta nahi dozuenerako Lekittoko Gaztetxeko atiak zabal-zabalik daukazuez! Aupa Ondarru!













