2014ko Europako hauteskundin emaitzak Ondarrun

EHbildu – PNV – PP – PSOE –
1.1. – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 298  176  9  13
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
 219  186  28  2
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
231  161  24  4
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
 122  93  7  8
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 224  148  14  2
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 105  76  4  2
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 147  126  7  20
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 254  106  8  12
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 170  91  6  13
Guztira  1770  1163  107  76

Gaur iluntzin, Ondarruko hauteskunde emaitzak Turrunin

Aurreko hauteskunditan einddouen latxeik, ongun be Ondarruko emaitzak emongo douz Turrunin, beste inun baino arina.

Gogoratu, gaur ez geatu etxin eta bozkatu!

 

On 5 urteko Europako hauteskunditako emaitzak Ondarrun honetxek ixan zin:

· Iniciativa Internacionalista (ezker abertzali) – 1.671 boto

· PNV – 1.318

· Aralar – EA – 269

· PP – 180

· PSE-EE – 166

· Ezker Batua – 8

Zoixonak KEMEN

kemen1

Kemenen urtebetetzi dala-ta, urtebetetzin ingurun testo txiki bat idazteko eskatu dotsau Kemenei. Eta, hamen dakazue jasotaku zeuentzat!

EGUTEGIA

— ¿Quien es Uranga? Yo! ….

 — Felicidades ha tenido usted un hijo.

 Uranga gaztea Carabancheleko liburutegian zegoen pilota partidua ikusten eta funtzionarioaren ateraldiak ezustean harrapatu zuen. 1969ko Maiatza hondarretan zela gertatu zen hau.

Antza, Guardia Zibilak propaganda subertsiboa aurkitu zuen gurean eta Maria Rosa “plaikoaren” senarra espetxera bidali zuten bederatzi hilabetez. Inozentziaren garaia zen inondik ere, zeren gaur egun gauza bera aurkituz gero sei-zortzi bat urte inork ez lioke kenduko gazte idealista hari.

Psikologoen arabera, urtebetetzeek beste edozein urtemugek bezala, eragin sakona dute gure garunean eta hainbat oroipen bistarazten dute.

Txikitan, urtebetetzeak belarritik tenk egiteaz eta ikastolara kilo bat gozoki eramateaz lotzen genituen. Eguna bukatzeko, norbere etxean, ikaskideei eskainitako txokolatada izaten zen unerik gorena: edateko txokolatea, txurroak, eta sandwich “hirukiak”… Horrela, izen horrekin; urtean zehar jaten genituen beste otartekoei “bokadillu” deitzen genien .

Urtebetetze asko ez ditut gogoan, baina bat iltzatuta dut oroimenean. Ikastolako zazpi edo zortzigarren maila izango zen. Juxtu maiatzak 25 hartan, bizikletaz eskualdeari buelta eman genion ikaskideok, pare bat irakasleren laguntzaz. Ondo gogoan dut Santa Eufemin gora, izerdi patsetan nola igo ginen, eta nola jaitsi genuen gero beste aldea ziztu bizian. Beranduago, Lekeitiotik herrirantz gentozela, kostaldeko bidetik, nola nioan bizikletan eskurik gabe, eta, orduan berritasun ziren Ertzaintzaren patruilakoek bota zidatena bozgorailuz: “Agarrate al volante!“.

Bizitzak aurrera egin ahala, hogeita hamabost bat urte eta gero, batzuetan harrigarria egiten zaigu gure adina entzutea. Pentsatzea da bat eta esatea bestea. Askoz gehiago dirudi ezpainetatik irteten denean.

Eta gero, hor daude joandakoen urtebetetzeak… bikotekide ohiena, zendutako lagun edo senideena… Egun horietan, egutegiko zenbakiak kolore berezi bat hartzen du eta begirada galdu egiten zaigu.

Gure urtebetetzean fokua gure gainean ezartzen da eta ordu batzuz ingurukoekin partekatzen dugun filme kolektiboko aktore nagusia izatera pasatzen gara. Baina laster etortzen da normaltasuna bueltan… Zorionez!!!

 Millesker Kemen.. eta.. ZOIXONAAAAAK!!

Jai egunin be IBON ETXEA

Gaur eguerdixan be Alamedan batu gaz IBON ETXEA lemapin, ordu erdi egon ga bertan ta beran azken barrixak jakin douz. Horretaz gain, beti da  pankarta barriren bat…

ibonen aldeko pankarti korretatik 2014-05-24

 

…edo baten bat egune pasatea jun (KARRANTZA aldea, adibidez) eta IBONeaz gogoratzen dana.

karrantzan be iboneaz

Bañe argi dakau IBON ETXEA ekarri arte ez gazela geldik eongo.

KOLDO ARRIOLAz ez ga ahaztuten

1975ko maxatzan 23e, baixaku. Institutuko batxillergoko ikaslin ikasturte amaierako afaxe. Goxaldeko ordubaterdixak aldea, 34re duz gaztik. Guardia zibilletako kuartelan aurrin dan losatik pasaten dazela Guardia zibil batek KOLDO ARRIOLA ARRIOLA, 19 urteko ondarrutarra, kuartel barrure deittu eta… tiro bat entzun de…