Nafar gobernuk ipinitxako oztopuai aurrea eindde gaur goxin hasi diz gaztin topaketak ALTSASUn. Asko ixan diz berta jundako herrittarrak eta TURRUNEruk be handik dabiz, hamen eurak bixaldutako lelengoko argazkixak.
Month: apirila 2014
Apirilak 19(Zapatu) konzentraziñoi Alamedan IBON ETXEA lemapin
TXIRRIMORRASKIn 25. urteurrena ospatzeko ata daben bideoklipe
TXIRRIMORRASKI Ondarruko denbora libre taldik beran 25. urteurrena dala ta maxatzan 10in ospatuko dan jaialdixe zabaltzeko eindako bideue da hau, ia gustaten gatzuen eta anima egun horretan eingo dizen ekintzetan parte hartzen.
KALAMENDIKO kanpañi: lelengoko hiru hilitako baloraziñoi
Hiru hilabete pasatu diz daneako ONDARRUTARRAK KALAMENDIRE: EGUNERO BAIETZ!! kanpaina martxan jarri gendunetik Ondarroako Udaleko Kirol Batzordik eta Aurrera Mendi Taldik. Hamen datu orokor batzuk:
JASOTAKO ARGAZKIXAK PARTAIDIN
GIZONEZKUK EMAKUMEZKUK GUZTIRE
URTARRILA 150 163 101 264
OTSAILA 236 212 181 393
MARTXOA 235 332 230 562
DANETA 621 707 512 1219
Ikusten danez, egun bakar baten be ez dou hutsik egin, hau da, egunero egonda Kalamendin Ondarrutarren bat. Aipatzeku de, apirilean be ildo bardinetik dule, ixan be, 95 argazki jaso dou daneako eta partaidetzi be izugarri ona ixaten ari dala.
Uste dou HERRI ERRONKI bihurtu dala, betiko mendigoizalin gain, asko eta asko dizela egitasmuaz bat egin eta Kalamendire duzenak, tartin, behinbe ez dizenak jun.
Hillero jasotako argazkixakin zozketa bat eitten da eta banatute daz jadanik aurreneko hiru hilabeteei dagozkienak. Lau hilabeteko babeslik geatzen gazku bakarrik urte osu beteteko.
Aipatutako argazki guztik ikusgai daz Ondarruko udalan web gunin (www.ondarroa.eu) hiru segunduro pasaten juten direlarik dagoeneko sartute dazen 1300dik gora argazki.
Atzo zalakun TXIRRIMORRASKIk 25 urte ein dotxu
Buf! 25 urte pasari Txirrimorraski sortu ben lehelengo begiralik Gurean, Lagun Artean eta Alamedan batzen zinetik… Ta ze ezta pasa atzan 25 urtitan? Bueno, ezgaz hasiko danak kontaten… Gauzi re, Txirrimorraskik para baik segi einddabela aurrea eta 25 urte betetxuzela, hasieratik eukitxuzen Txirribalorik Euskal Herrixan zir zabaltzen Ondarruko umikin batea!
Ta zeatxik Txirrimorraski? Ba umik euran kabuz era autonomo eta librin etxen daben eta zentzune dakarren lehelengotariko pausu dalako, eta dudaik geatzen bagatzue, monitore beteranuai galdetu!
25. urteurrena dala ta, maxatzan 10in herrixaz batea nahi dou ospatu urteurrena, eta jaixe antolatzen gabiz herri guztintzako jo ta su! Herri bazkairako tikik Zurrumurrun eta Kuriken daz saltzen, eta laster urtengo raben egitaraun ikusikozuen morun, herrixe kolorez eta musikaz jantzikou hainbat eta hainbat ekintzan bidez: intxablik, pailasuk, kontzertuk, eta abar luze bat.
Beste baik, danok inbitata zazela bai bazkaire bai jaire!
Erabili burua, maitatu natura eta ezagutu euskal mundua!
Gaztik be, Aberri egunin Iruña!
Mutrikuko bizardunak bandera española kendu dabe udaletxetik
Mutrikure be aila diz bizardunak, eta bandera español monarkiku kendu dabe udaletxetik. Eta hamentxe bideo modernun erakutsi dosku zelan ein daben.
Apirilan 20xan Aberri Egune IRUÑAn: ‘Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA’
Aurtengo ABERRI EGUNE IRUÑAn ospatuko dou, datorren domekan apirilak 20xan eta lemi ixango da “Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA”. Egun osoko egitarau antolatu dabe Independentista mugimenduko kidik. Martxi eguerdiko 12:00xetan hasiko da Golemetan eta Sarasate Pasealekun amaittuko da, gero, bertan ixango da ekitaldi politiku. 15:00etan herri bazkaxe Anaitasuna kiroldegixan, eta INDEFESTA arratsaldi eta gabaz Iruñeko Alde Zaharrin. Adin guztixetako jentintzat ikuskizunak eta jaixe! Zeure zain egongo gaz!
Memoixin, justizixa sozialan eta autodeterminazinoin alde
Herritxar talde batek(94 lagunek) aurkeztutako sinadurai erantzunde, gaur udalak espainiar errepublikako banderi ipini dau plazan. 83 urte bete diz gaur II. errepubliki aldarrikatu zanetik. Behian dakazue udalak zabaldu daben mezu. Merezi dau irakurtik!
Herritar talde batek aurkeztutako eskaerari erantzunez, Ondarroako Udalak Espainiako II. Errepublikako bandera ipiniko du apirilaren 14an, errepublika hura aldarrikatu zen egunean.
Errepublika haren inguruan gauza asko eztabaidatu ditzakegu. Batez ere, euskaldunon eskubideak berandu eta mugatuta onartu zituela aipatu beharko genuke.
Baina ezin dugu ukatu urte haietan espainiar estatuan aurrerapen sozial handiak eman zirela: hezkuntzan, lan eskubideetan, kultur eta erlijio aniztasunean… Balio haietako askorekin bat egiten dugu gaur egun ere.
Eguerdixan Alamedan batu gaz, Ibon etxin nahi douelako
Gaur eguerdixan Alamedan batu gaz Iparra etxea ekarteko eskatzeko.
Bestetik, Iparra galdu baik plataformakuk Ibonen azkanengoko barrixak zabaldu dotxuez:
IBON IPARRAGIRRE BURGOA, PRESO GAIXO LARRIA, HILABETE BASAURIKO KARTZELAN
Martxoaren 7an, Ertzantzak, Entzutegi Nazionalaren aginduari jarraituz, Ibon Iparragirre Burgoa, bere zigorra erregimen leunduan betetzen ari zen euskal preso politikoa, atxilotu eta Basauriko kartzelan sartu zuen.
2011ko urrian Basauriko kartzelako Tratamendu Juntak 100.2 artikulua aplikatu zion Iboni, bere osasun egoera larriaren ondorioz. Ibonek HIESa dauka, eta bere burmuineko ezkerreko lobuluan daukan orban baten ondorioz, ikusmenaren galera larria pairatzen du, beste zenbait disfuntzio kognitiboren artean. Etxe kartzelan egon den bi urte eta lau hilabeteetan bi epilepsia atake izan ditu, memoriaren, denboraren eta ubikazioaren galmenekin. Basurtoko Ospitaleko txosten medikuak egiaztatzen duenez, bere gaixotasuna C estadioan dago, hau da, sendaezina eta itzulezina da. Honez gain, etxe-kartzelan egon den bitartean Ibonek ezarri zizkioten baldintza guztiak bete dituela aipatu behar da.













