Maiatzeko hauteskunditako korreo bidezko botu‏ emoteko TXOKUre agertu

1

Maixatzan 25in Europar Hauteskundik eukiko douz. Bertan egunin edozein arrazoiatxik ezin badozu botu emotea jun posta bidez eitteko aukeri dakazu. Hamen bideun azaltzen dau zelan bozkatu postaz. Oso erreza da norberak eitti baine nahi ixan ezkio apirilan 22tik aurrea arratsaldeko 18:00etatik 20:00reta astelehenetik eguenea urreatu TXOKUre eta bertan eitteko aukeri be egongo da. Gogoratu maixatzan 15a baino lehen ein bir dela lelengoko buelti.

Ibonei buruzko azkanengoko barrixak

Aurreko astin jakin gendun Ibonek eraso bat jaso bala kartzelan. Domekan beste eraso batzuk jaso dotxuz, eta Iparra Galdu Baik plataformik hauxe informazinoi zabaldu dau:

Lehelengo ta behin eskerrik asko denoi, Ibonek joan zen astean jasan zuen erasoa salatzeko zabaldu genuen idatziari ema diozuen elkartasun erantzunarengatik.

Zoritxarrez, egoera ez da hobetu okertu baizik, mezu hau zabaldu genuen egunean bertan -apirilak 20 igandea- Ibonek beste eraso bat jaso zuelako, oraingo honetan kartzelako bi funtzionariren aldetik. Bi funtzionari gaueko errekuentoa egiten ari zirela, Ibonen txaboloa zarratzen normala baino denbora gehiago eman zutenez, Ibon atera hurbildu eta berak itxi zuen bere txaboloko atea. Hau ez zitzaien gustatu bi funtzionari hauei eta txaboloan sartu eta bakoitzak zaplazteko bina eman zion Iboni, lurrera botaz eta ohearen kontra beste kolpe bat hartuz buruan, oraingo honetan, zauririk gabe.

Astelehenean bere amari egindako dei telefonikoan Ibonek gehitu zuenez, epilepsia atakeen aurkako ohiko pilulak eman beharrean beste batzuk ematen dizkiote. Kontu hau konpontzen saiatu bada ere dena alperrik izan da.

Gaixo larri dagoen preso baten kontrako jipoi berri honek kartzela sistemaren krudelkeria agerian uzten du, funtzionarien basatikeria eta inpunitatea. Ez diezaiegun utzi. Babestu dezagun Ibon eta preso gaixo larri guztiak!!!

Iparra Galdu Baik.
iparrBELTZTXIKI

2014ko ABERRI EGUNE

IRUÑAko bidin guz asko onezkeo, beste asko etxin edo opor lekutan eongo diz, bañe ziur ga EUSKALDUN sentiuten dizen guztik ospatuko dabela gaurko egune, beraz ZOIXONAK danoi.

zeroONDARRUko Alde zaharra gaur

aberri eguna unaiBeste hau Artabiden atataku de

IMG-20140420-WA0003

TURRUNEruk oporretan

Asko diz egun hauetan kanpoa urteten daben herrittarrak opor txikixak hartzea eta bide batez egunerokotasunetik deskonektaten dabenak. Kanarieta edo Landeta, Benidorm aldea edo Rioja, Londres, Sevilla… eta beste asko Euskal Herriko lurralde desberdiñak ezautzea mobiuten dizenak. Ziur argazki pila bat ataten dozuela, ba guk zuek atatako argazkixak gustoa hartuko gendukez, beatu adibidez ARALAR aldetik bixaldu doskune:

oneAnima zeuek be eta bixaldu argazkixak helbide honeta: otzara@hotmail.com