Ibon etxea ekarteko, sinatu!

IMG-20140429-WA0003

Ibon etxea ekarteko eskatzeko, sinadurak batzen hasi diz. Hamen dakazue sinaduri botateko maixatzan 3an mahaixak nun egongo dizen:

Goxeko 10etatik aurrea
-Kamiñaxpin mahai 2, bat goxan eta besti Ibaiondon.
-Kamiñaldin, asentzoreko parin.
-Kalandixan, Arta Lekun (eskillara zabaletako parin).
-Iperkale eta Goiko Kale, Elixopin.
-Artabiden, antiguako ama parin.
-Madalena eta San Juan Txurrun, Idagako parin

**12xetatik aurrea hiru mahai gexa: alde zaharra, Alameda eta Itxas Aurre.

Ta maxatzan 1in be euerdixan sinadurak batzeko maxe eongo da Alamedan.

IMG-20140429-WA0001

Gaur 54 egun bete dira Ibon Iparragirre Burgoa euskal preso politikoa berriro ere espetxeratu zutenetik. Berriro espetxeratu diogu, zeren eta Ibon 2010ean espetxeratu zuten lehen aldiz, eta gaixotasun larri bat pairatzen duelako, 2011an 100.2 artikulua aplikatu zioten eta ordundik bere etxean ari zen betetzen ezarria zuen zigorra erregimen leunduan.

Ibonek Hiesa dauka, C estadioan, hau da bere gaixotasuna sendaezina eta itzulezina da, eta horretaz gain burmuinean duen orban baten ondorioz ikusmen galera larria eta zenbait disfuntzio kognitibo pairatzen ditu. Ibonen osasun egoera zein larria zen jakitun, martxoaren 7an atxilotu eta Basauriko kartzelan espetxeratu zuten lehen momentutik Ibonen senide eta ingurukoen eta baita bere herrikideon artean ere kezka handia piztu zen, Ibon berriro espetxeratzeak bere osasun egoera are eta okerragoa bilakatzeko arriskua ekarriko zuelako eta 54 egun hauetan gure susmorik txarrenak bete baino ez dira egin:

Irakurtzen jarraitu

“NI emakume Afrikarrakin bat, eta ZU?” erakusketi ETXELILAn

exposicion_mujeres_africa_may_10 (4)

Apirilan 11tik maxatzan 15ea, Afrikako Emakumin egungo egoeriai buruzko argazki erakusketi de ETXELILAn ikusi ahalko dozuena. Erakusketa honetako protagonistak emakume afrikarrak diz. Heziketi, osasune, politiki, gerra-gatazkak, garapena eta ekonomixi arlutatik argazki ibilbidi de bertan erakusten dana.

Informaziñoi gexa, http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/20140416_NikemakumeafrikarrekinbatetazuERAKUSKETAEtxelilan.aspx

“Hodeiak zapatetan” MIKEL ETXABURUn liburo barrixe

hodeiak-zapatetan Amodioa, ametsak, aberrixe, kartzeli, bakardadi eta askatasune diz MIKEL  ETXABURUn poetikan gai nausixak. Mikeltxon “Hodeiak zapatetan” poema liburo barrixe atzo aurkeztu ben Donostiko udal liburutegiko sotun.

SUSA argitaletxin eskutik urten dau liburuk.

“Gure ametsak zirkulu txikiak dira, haurrek egiten dituzten xaboi puxpuluen modukoak, hauskor eta arinak putz egin eta desagertzen direnak. Hatz puntarekin ukitu orduko mila malkotan lehertzen”

Hamen erakustetzuau liburuaz batea ein daben bideo aurkezpena