Gogoratu bixar zabaltzen dala ixena emoteko epi.
Month: martxoa 2014
Kontzentraziñoi gaur Alamedan: emakumion kontrako indarkeixaik ez!
Martxoak 21(baixaku) GLAUKOMA eta LAGRIMAS DE SANGRE Portuko Ranpan
Martxoak 18 (martitzena) udal aurrekontun aurkezpena
Hezkuntzi Herrittik Herrixantzat, ikaslin eskakizune
Pasan baixakun ikaslik mobilizaziñoi egune euki ben, goxin herriko institutun eta arratsaldin eskualde mailako manifa bateaz amatxu ben egune.
Goxin antzerki bidez (ikaslik baltzez jantzitxe kalejiri ein ben), gaurko hezkuntzin enterru irudikatu ben.
arratsaldin MARKIÑAn herrittik zir manifi ein ben pankarta baten atzetik
eta hau hasieri baño ez dala diñue ikaslik
Bertoko 500 arbola gexa Larruskainen
Bizkai guztiko 50 boluntaixon laguntziaz, Lurgaia fundazinoik eta Ondarruko Udaleko Ingurumen Batzordik 500 arbola landatu dotxuez Larruskaingo lurretan. Fundazinoin eta udalan asmu 14 hektareako baso bat sortzi de, udalak Larruskainen dakazen lurretan.
Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi! Udazkenin eingo diz landaketa gexaua!
http://bioaniztasuna.wordpress.com/2014/03/15/bertoko-500-arbola-gehiago-larruskainen/















