Halako baten alla da BERDEL kanpañi

berdeladiMadril aldetik alla da halako baten Berdela arrantzateko baimena (gero galdetzi dauke zeatxik nahi douen geure burun jabe ixan). Hor bertan euan arrañe, eta  gure arrantzalik zain eon bir ixan dabe ehundaka kilometrota dazen despatxo batzutan siñatu birben paperan zain (kosta gakue). Horreaz batea, eta urtero lez, GALIZA aldetik etorten dizen txalopak be hasi diz ailaten.

Domekan (Martxoak 23), ONDARRUKO Gure Esku Dagon mahaixak herrittik zir

mahaiak23 gure esku dagon mahaixak

Ondarruko GURE ESKU DAGOk egun berezi bat antolatu dau ongo domekan, Martxoak 23.

Lehenengo, 12:00xetan Arrigorriko enparantzan bideo-klip txiki bat engou.

Gero,12.30xetatik 14:30eta, “ESKURA EZAZU ZURE METROA” kanpainin barrun, Euskal Herriko herri guztixetan eta ordu bardiñetan, maxak jarriko diz.

Ondarrun gitxienez 500 bat lagun batu bir douz Ekainaren 8ko GIZA KATEan 11. Kilometroa osatzeko (150 lagun apuntata daz).

Ez laga denpori pasaten, APUNTA ZATXEZ !!!.

Maixak:  KAMIÑAZPIN, ALDE ZAHARRIN, KANTTOPEKO ERREBUELTAN eta ALAMEDAN ipiniko diz. (tarteka bertsolaixak).

Datorren astin, zapatun, martxoan 29xan, Bilboko “La Casillan”  EKITALDI handi bat eongo da. Herri guztik bertan eongo gaz (aurretik bilbotarrek kaletan zehar giza kate bat osatuko dabe). Berta juteko autobusak jarriko diz (Zaldupetik 15:30etan) eta apuntateko GURE DENDAtik pasa. Horretako zabalik eongo da EGUNERO hiru bat ordu goxin (11tatik ordu 2xeta) eta arratsadin (6retatik 9xeta), astelehenetik baixakure.

APUNTA ZATXEZ ETA PARTE HARTU !!!

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA DUGU, HERRITARRON GARAIA DA !!!

GURE ESKU DAGO !!!

“Ezautu zeure gorputze, zainddu osasune” ikastaru ETXELILAn

ezautu zure gorputze

Emakumintzako Jabekuntza Eskolakin jarraitzen dou aurrea eta aste bukaera honetan be gure gorputzea hurbilduko gaittuen ikastaro interesgarrixe dakau

 Izenburu: Ezautu zure gorputze, zaindu osasune

Irakasli: Patricia Verdés Giménez (Psikologoa eta berdintasunean aditu)
Egunak: Martxoaren 21-22

Leku: Etxelilan

Gaixe: Ikastaro hau gure gorputza esploratzeko proposamen bat da, jakitteko zer nahi daben esan emakumezko baten gorputzin bixitxik eta osasunaz zer lotura duen horrek. Gure gorputzai entzuten ikasiko dou osasunaren bidin. Era berin, agerixan lagakou gure gorputzan gaineko patriarkatuaren mezu batzuk gaixotzea eruten gaituztenak. Hobeto ezautuko dou gure emakume gorputze, zer berezitasun dauken eta zer prozesu bizitzan zehar. Hobeto dou arropa erosu ekartzi, eta etorri zattez taldin jarduteko goguaz eta entzuteko prest (erderaz ixango da eta aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de)

Info gehixa:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/IKASTAROAEzagutuzuregorputza,zainduosasuna.aspx

Zer da pasaten Atxazpin?

Udalbarriak irakurri badozue, jakingo dozue Atxazpiko zabortegi zaharreko hormak arrakalatute dazela, eta zamarrak eta eskonbruk itsosa jausten dizela. Metal pesauk be ba ei daz.Udalak hurrengo urtitan zabortegixe berreskuratzeko ahalegine eingo dau.

Eta Ondarruko Eguzki talde ekologistik irakurketa bat ein dau Atxazpin egoeri dala eta.

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/03/17/atxazpiko-zabortegia-txarto-egindakoa-ez-da-desagertzen/

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Atxazpiko zabortegia: txarto egindakoa ez da desagertzen

Udalbarrien bidez jakin dugu Ondarroako Udala Atxazpiko zabortegia berreskuratzen hasiko dela.

Alde batetik poztu egin gara, askotan eskatu izan dugulako zabortegi hori berreskuratzeko. Lan horretan laguntzeko prest gaude, ahal dugun neurrian.

Bestetik, kezkatu ere egin gara, udalak eman dituen datuak larritzekoak direlako: Atxazpin metal pisutsuak daude, eta gainera zaborra itsasora jausten ari da. Zuzenean eragiten du inguru horretako ekosisteman, hau da, gure arrantzaleek arrantzatzen dituzten arrainetan.

Atxazpin gertatzen ari denak zer pentsatua eman behar digu. Zabortegira botatzen ditugun hondakin eta zamarrak ez dira desagertzen. Bertan geratzen dira, eta gainera arazo ekologiko eta ekonomikoak sortzen dituzte. Hurrengo belaunaldiei opari eskasa lagatzen diegu: zabortegi horiek kudeatu eta sortutako arazoak konpontzea.

Ezin dugu ahaztu gaur egun ere zabortegiak sortzen ari garela. Geure hondakinen %26 birziklatzen dugu bakarrik, eta beste guztia erre eta Bizkaiko zabortegietan botatzen dugu. Beste herri batzuei (Zalla, Larrabetzu…) eta hurrengo belaunaldiei lagatzen diegu guk nahi ez dugun zaborra.

Irtenbidea gure hondakinak ahalik eta hobetoen kudeatzea da. Hondakin kopurua gutxitu, gauzak berrerabili eta materialak birziklatu. Zero zabor filosofia, hain zuzen ere. Hori eginda, zabortegi kopurua gutxitu egingo da, eta gure seme-alabei arazo gutxiago lagako diegu.