Espainiar Gobernuk LOMCE hezkuntza erreformi onartu eta indarrin jarri badau be, 2014-2015 ikasturtin martxan jarteko arazo teknikuk daukez. Halan da be, datorren ikasturtin eta hurrengokutan lege horren aplikaziñoiai baztertu eta Euskal Herrixan «behar eta nahi den» hezkuntza sistema egituratzeko, pausuk emoti ezinbesteku dela ikusten dabe Lea-Artibaiko talde dinamikako kidik. Nabarixe da Lea Artibain hezkuntzako kide (irakasle, guraso, ikasle,…) gehixenon erabateko aurkakotasune hezkuntza erreformiai, eta argi adierazi behar dou zentralizatzalli, adoktrinatzalli, uniformatzalli, atzerakoi, segregatzalli eta elitisti dan lege hau gure herrixetan inposatzi ez douelala onartzen.
Horreaz batea, ezinbesteku dela ikusten dou azken hamarkada luzitan inposatu nahi izan doskun lege eta dekretun gañetik josten jun dizen bestelako hezkuntza ereduai jarraipena emon eta hezkuntza sistema propixun garapenin pauso barrixak emoti.
Informazinoi gexa, hamen: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/03/26/lomce-legeari-aurre-egiteko-dinamika-jarri-dute-martxan-lea-artibai-eskualdean/


















