Erakusketi Etxelilan, Mendebaldeko Saharai buruz

1

Munduko emakumeekin elkartasuna jorratzen jarraitzen dabe Ondarroako Etxelilan –Emakumin topalekun. Eta ongun erakusketa bat ekarri dabe:

Izenburua: Lotsaren harresia: Ahotsak martxan argazki erakusketa
Egilea: Hango eta hemengo emakumeak basauriko taldea
Noiz: Otsailaren 19tik martxoaren 12ra
Lekua: Etxelilan

Gaiaz: Hango eta hemengo emakumeak basauriko taldik 2009an  Saharako kanpamentuta einddako bidaian fruitu de argazki bilduma hau. Elkartik berak azaldutakun arabera:

2009ko apirilean, Hemengo eta Hango Emakumeen partaide batzuk Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatu genuen. Bidaiaren helburua, Saharauien errealitatea erbestean ezagutzea eta amorruak altxaturiko harresi handienetariko baten aurrean m

*Gogoratu gai honen harira Martxoaren 12an Saharauiak hurbilduko direla guregana “Mujeres en resistencia: las mujeres saharauis a ambos lados del muro” solasaldia eskaintzera. Hizlariak: N’guia El Hawasi, Hayat Erguibi eta Murghia Abdulah.

Informazio gehiagorako http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/ERAKUSKETALotsarenharresia.aspx edo  jarri gurekin kontaktuan

Martxoak 1 (zapatu) EGUERDI KOIPEZTU Zubi Zaharran ingurun!‏

Bixar Eguen Zuri-Sasi Koipeztu danetik, eta zapatun, Karnabal zapatu, ba egun bixan saskinaski-nahasti einddou eta Txarriki Pintxun Txosni ipiñikou zapatun Zubi Zaharran albun, edo Plazaberdurako arkupin egualdi txarra bara…
Bide batez, Enekon kuadrilakuk eta lokalekuk mendi irteeri antolatu dabe Kalamendire (goxeko 9xetan Alamedatik urtengo dou), argazkixe ata tontorrin, eta eguerdixan honek be “koipeztotzea” arrimako diz.
Miss Koipezta eta Mister Koipezto aukeraketi be nahi gendun eiñ Kalekutzin, pasemodelos ta guzti (txarri difuntun buru koronatzat, txoixo kordi bandatzat…) bañe ikusitxe geure jurau-berifikadorik igual Audientzixa Nazionalin amatxu leikela, ba datorren urteako laga rou… Lantzoik eta Akulik eta San Manikalingamek eingosku argi! Zenkiu!
eguen koipeztu 2014-02-27
Oharra: KALAMENDIko irteeri atzanin goxeko 9xetan ixango da (ederra enpatxu orduaz). Beraz baakixue zapatun goxeko 9xetan mendiko botak jantzi eta ALAMEDAn ikusiko gaz, puntualak ixan.

MIKEL IRIONDO, Mallorkako igeri txapelketan nausi

MIKEL1

MIKEL IRIONDO igerilai ONDARRUTARRA Mallorkan egon da asteburun, ixan be, bertan jokatu dizelako estatu mailako Master txapelketak. Bakarkako lau probetan parte hartu dau MIKELek eta danetan urrezko domiñi lortu dau. Honek diz parte hartu daben probak:

  • 50 BIZKAR
  • 100 BIZKAR
  • 200 BIZKAR (Estatu mailako errekorra ein dau)
  • 50 TXIMELETA, 200 BIZKARREZ.
  • MIKEL3

    Beste alde batetik Taldekako beste bi probetan be hartu dau parte, eta han be urrezko domiñak irabazi doittu.

  • 4X50 KROL (Estatu mailako errekorra ein dabe)
  • 4X50 ESTILOAK (Estatu mailako errekorra ein dabe)