Gaur eguerdixan eindde 4 sarreran zozketi Erreala eta Athletic ikusteko Anoetan eta honek ixan diz urten daben zenbakixak: 1252 (zenbaki honen jaui agertu de) eta 551 ( ALAI tabernan saldu dana, baine irabazlik ez dau urten ondiokan) Irabazliai ZOIXONAK.
Month: urtarrila 2014
Urtarrilak 4 (zapatu) Bazkai Arabiarra Ondarruko GAZTETXIN
Hilan 11an gu Bilboa guz, eta zu?
Gabonan alde ilune…
Eguzki talde ekologistik gabonan beste ikuspegi bat erakutsi dosku. Hauxe da idatzi dabena:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/12/25/gabonak-kontsumismoa-eta-zamarrak/
Urte guztiko dinamikak Gabonetan areagotu egiten dira: behar ez ditugun gauzak erosi, gehiegizko kontsumoa, zaborrak nahastu, birziklapenik ez… Kalte ekonomiko eta ekologikoak begien bistan geratzen dira.
Zelan amatxu gendun urti?
Batzuk burukominaz egongo zaze, beste batzuk bixar egunerokotasunea buelta etxeko preparaten… ia zer dakarren urte barrixak.
Hamen lagatetsuauz atzoko Kakatzaneko argazki batzuk.
Beste batzuk mendire jun zin, urti ondo amaitzeko.
Gabonetan munduntzir dabizen ondarrutarrak be argazkixak bixaltzen dabiz. Hamen Marokotik bixaldutako bat. Juten gazen lekure juten gazela, herriko aldarrikapenak geuaz aldin beti! Txoku libre eta Eneko etxea!
Ondarruko gazte asanbladakuk be Kalamendin hasi dabe urti.
Ondarrutarrak KALAMENDIRE: Egunero BAIETZ!!
Gallardonen haurtzaindegixe, derrigortutaku
KATALUNYA aldetik FELIÇ 2014
Bartzelonatik jaso dou aurtengo lelengoko mezu eta berau oso adierazgarrixe da, emoten dau aurten KATALANAN urti ixan bir dabela. Gainea urte amaieri dala ta Kataluñan bixi dizen herrittarrakin eon ga eta hori baieztatu dosku. Guk gure aldetik esan pilak ipini birdouzela ze hurrenguk geu ixan biga.
Albiste honeaz lotute esan atzo LA GROSSA (loteixa katalana) zozketatu zala eta herrixan partizipaziñoik saldu zin bañe ez dosku ixe urten, honek diz urten daben zenbakixak:
























