Zapatun hitzordu garrantzitsu dakau euskal preso eta iheslaxan eskubidin alde Bilbon. Berta juteko Ondarrutik autobusak antolatuko diz, goxeko 10:00etan eta atsaldeko 15:00retan urtengo dabe Zaldupetik. Anaitasuna eta Kulixka tabernetan daz zerrendak apuntateko.
3 autobus beteta dakauz,bañe tanta guztik Bilboa ailateko prest gaz gexa be beteteko!
TANTAZ TANTA,ITSASOA GARA! DANAK ETXEA!
Month: urtarrila 2014
NAHIKU DE. Atxilotuk ASKATU!
Euskal presun abokatun egoitzetan sartu diz Guardia Zibilak, 8 atxilotu daz
Zuzeneko jarraipena, Hitzak: https://twitter.com/LeakoHitza
Euskal Preso Politikun Kolektiboko abokatun Bilboko egoitzan sartu de Polizixi eta atxiloketa ugari egin dotxu, Espainiako Barne Ministerioak esan dabenez. Espainiako hedabidin arabera, atxilotuk Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de Lacalle, Jose Miguel Almandoz diz, Aintzane Orkolaga eta Asier Aranguren.
Honei lotute esan hontxe bertan LEKATXON pikoluk dabizela, Arantza Zulueta Lekeition bizi ixan zan eta Guardia Zibillak Lekitxoa jun di, etxi miatzea. Hori dala eta,, Guardia Zibillak Lekeitioko Alde Zaharreko kalik itxi dotxu eta miaketa lanetan dabil. Ontxe bertan Lekatxotik bixaldu dozkun aragazkixe, Pikoluk “biharrin”:

Zelan bultzatu garraiobide ekologikuk Ondarrun?
Eguzki talde ekologistik ein dau proposamena, Ondarrun garraiobide jasangarrixetan ibiltxeko lau neurriaz. Eta iritzixak jasoteko pres da, euran blogin edo emailin.
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/01/02/ondarroan-mugikortasun-ekologikoa-bultzatzeko-plana/
Ondarroako Eguzkik lau ekintza proposatzen ditu, herrian mugikortasun jasangarria bultzatzeko. 4 ekintzak batera edo banaka egin daitezke.
Ekintza horiekin oinezkoen eskubideak sendotuko dira, eta bizikletan edota beste garraiobide jasangarri batzuekin (patinak, skatea…) ibiltzea lagunduko da.
1 – Artibai erreka alboak libre laga, Institutuan eta Gaztelekuan
Erreka alboko bidea itxita dago liburutegi aurretik nagusien egoitzara. Institutuko eta Gaztelekuko hesiek bidea mozten dute. Bide hori libre lagata, erreka albotik oinezkoak eta bizikletak ibiltzeko bidea sortu daiteke. Horrela, Ibaiondotik Alde Zaharrerako “bidegorri” bat lortuko genuke, bi norabidekoa. Gainera, legeak agintzen du erreka alboko pasabideak libre laga behar direla.
2 – Erribera, Nasa eta Kantoipe, oinezkoentzako
Kale Handi, Iperkale eta Goiko Kalean egin den bezala, Nasa eta Kantoipe kaleak oinezkoentzako izan behar dira. Igo eta jaisteko piboteak ipini behar dira eremu horretan. Bertako bizilagunek sartu irtenak egiteko txartelak eduki ditzakete, eta goizetan karga eta deskargako ordu batzuk laga daitezke. Osterantzean, oinezko eremua izango da, eta bizikletek alde batera eta bestera pasatzeko eskubidea edukiko dute, beti ere abiadura kontrolatuta.
3 – San Inazio, peatonalizatua
San Inazio kalea, haurtzaindegitik Zubi Barrira, peatonalizatu egin beharko litzateke (gaur egun erribera eta nasa dauden bezala). Kotxeei norabide bakarrean pasatzen laga (gaur egun bezala); eta espaloiak eta errepidea altura berdinean ipini, bizikletak bi norabideetan mugitu ahal izateko.
4 – Bizikleta karrila, Artabiden
Artabideko errepidean bizikletentzako karrila margotu behar da. Eremu hori kotxeek eta bizikletek konpartituko dute, baina kotxeek bizikleten erritmoa errespetatu beharko dute.
Urtarrilak 8 (eguaztena) hitzaldixe: zer da atez ateku?
Oporrak amaitzen daz…
Tantaz tanta… tanta erraldoi preso eta iheslaxan eskubidin alde!
5 egun falta diz Bilbon preso eta iheslaxan eskubidin alde itxosu osatzeko. Ziur gaz Ondarrutik ehundaka tanta jungo gazela Bilboa, ta gaur ehundaka tanta horrek Itxas Aurren nahi douz batu Bilboko itxosun parte ixango dan tanta erraldoi osatzeko.
GAUR EGUERDIKO 12:00xetan ETORRI ITXAS AURREA ZEURE TANTIAZ! TANTAZ TANTA,ITXOSU GAZ!
Indartsu hasi de KALAMENDIko erronki
Indartsu hasi eide Aurrera mendi taldik eta udaleko kirol batzordik martxan ipini daben Kalamendiko kanpaini, ia oporrak amatxutakun zelan jarraitzen daben. Asteunak ixango di gatxenak baine tire, ia animaten dizen jubilauk, turnutan biharrin dabizenak… gero, otsaile-martxotik aurrera edo, egunak luzatu eingo diz eta gainontzekuok be arratsaldetan juteko aukera gexa eukikou.
Umik, nagusixak, gizonezkuk, emakumezkuk, bakarka, talde txikixetan, talde handixauatan, mendi bizikletan, aringaingan… danetatik ei duz.
Anima zeuek be!! Lortu leike eta… seguru baietz!!
ESTIBALITZ, NEREA eta NAIARA be alla ga KALAMENDIre. Anima zeuek be.
Nahizu Euskal Herri independiente bateko herritxarra ixan?
Hoixe galderi erantzungo dabe apirilan 13an Etxarri-Aranatzen eingo daben erreferendumin. Ondarrun be gustako leskuke horrei galderiai erantzuteko aukeri eukitxi!
Aurtengo urti bero-beru dator: Katalunia eta Eskoziko erreferendume, Euskal Herrixan giza kati ekainin…
Euskal Herritxarrok geure etorkizune erabakitxeko eskubidi dakauela pentsaten bazu, ez geatu etxin!

















