BILBOA guz, esaten gendun lez

Arratsalde bixixe ixan da gaurku, lelengo abokatun prentsaaurreku eta gero Bilbon emon dabena alderdi eta sindikatu desberdiñetako ordezkaixak

convocantes2--647x331

Atzanin, bixar arratsaldeko 6retan Casillatik urtengo dau manifa isilak. Berta ONDARRUtik 4 autobus beteta jungo diz eta arratsaldeko 3retan urtengo dabe Zaldupetik (goxin urteteko zanak, arratsaldin bestikin batea urtengo dau) eta manifin lelu:

giza eskubide martxa

ZALDUPEko asteburuko partiduk

Gaurko albistik entzun eta gero, eta baten batek lo gazela pentsa arren, esan birdou egoeri argitzeko zain gazela. Pentsatzen dou edozein momentutan arre edo so eitti erabakiko dala, beraz argi barrixai.

Bixan bittartin, hamen eskeintzen dotzuau ZALDUPEn jokatuko dizen futbol partidun egitarau.

asteburuko partiduk

Zer da atez ateku?

Atzo Ondarru Zero Zamar taldik antolatutako hitzaldixan egon ginan Kofrai Zaharrin. Bertan gauza interesgarri asko ikasi genduzen. Ondarrun %25 birziklatzen dou bakarrik. Beste herri askotan be holakoxe gitxi birziklatzen zan, atez ateku ipini zan arte. Gaur egun hondakinan %80 birziklatzen dabiz.

Gainea, jakin gendun munduko leko askotan dala ipinitxe atez ateku. Italin, adibidez, 15 milloi pertsonak etxen dabe!

P1070146

P1070150Usurbilen bixi dizen bi pertsona etorri zin, euran eguneroko bixitxi zelaku dan azaltzea. Egunin hondakin bat ataten dabe etxe aurrea, banatute. Behin ikasi eta gero, oso erreza dala esaskun. Eta etxe aurrin potu lagati oso komodu dela.

Beste dato batzuk be emon zitxuezen: atez ateku dan herrixetan, larrialdi gunik egoten diz, kontenedorakin. Kaso berezixetan giltze eskatu eta erabiltxeko lekuk diz (lagun arteko bazkai bat ein badou eta hondakin asko badakauz, edo kanpoa jun biharra badaku eta hondakinak etxin ez badouz nahi laga…).

P1070149