Eta ONDARRUTARRAK han eon ga, bertan ikasten eta biharra etxen daben ondarrutar bat baño gexa, eurai elkartasune emoten. Hamen, bertan atatako argazki batzuk:
Hamen eurak atxilotu aurretik grabatako bideue
Gaur Kofrai Zaharrin batu gaz, geure eskubide sozialak zeintzuk ixan bir dizen erabakitzeko. Ingurumen eta bardintasun eskubidin kasun einddou berba, orokorrin, eta Ondarru mailan. Dakixuen modun, Euskal Herriko talde asko dabiz karta sozial bat preparaten, biximodu duin bat eukitxeko beharrezkuk dizen eskubidik zehazten. Parte hartu nahi dabenak, aukera gexa eukikotxuz hurrengo astitan. Anima!
Gurpila zulatu eta zer egin? Elurra dago eta kateak zelan jarri kotxeari? Argiak aldatzen nahi zenuke jakin? Eta beira garbigailuk aldatzen ikasi nahi duzu?
Gauzatxo hauek eta kotxeko egunerokotasunean eduki izan dituzuen arazoei praktikoki zure eskuekin aurre egiten ikasteko zapatu honetan, Urtarrilak 18, Kotxe mekanika tailer praktiko motza egongo da Etxelilan, 10:00etatik-14:00etara.
Parte hartzeko jarri gurekin kontaktuan,
ETXELILA Emakumin Topaleku Artibai 3, 2.pisua 946134008
etxelila@ondarroakoudala.net
Udal berdintasun saila 94 683 3670 emakume@ondarroakoudala.net
Ikusentzunezko tresnak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagupenak emakumeei gerturatzeko asmoz, Emakumeak kameraren atzean ikastaroa burutuko dugu Etxelilan. Parte hartzea eta elkarlana beharrezkoak dira ikastaro praktiko honetan eta bertan emakumeek istorio bat irudi nola bihurtu ikasiko dute. Gidoia idaztetik, grabaketara arte bidaiatuko dugu, zinemaren munduan gure lehen urratsak emanez film labur baten grabaketaren bidez!.
Ondarruko eguzkik hondakinan ingurun hauxe idatzixe ata dau:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2013/12/17/ondarroatik-alonsotegira-2-000-000-kilo-kutsadura/
Euskal Herrian zamarren eta hondakinen gaia bizi-bizi dago. Eta pozten gara, behingoz arazo potolo honen inguruan kontzientzia hartzen ari garelako.
Ondarroan hondakinen %25 birziklatzen dugu bakarrik, eta herritarren gehiengoak ez daki nora joaten den biriziklatzen ez dugun zamarren %75a. Ez da desagertzen, eta gainera arazo ekologiko eta ekonomiko handi bat sortzen dute: errauts eta eskoria toxikoak geratzen zaizkigu.
Ondarrutarrok urtero 2.000.000 kilo zabor bidaltzen ditugu Alonsotegiko errauskailura. Geure herrian nahi ez ditugun zamarrak Bizkaiko beste puntara bidaltzen ditugu, erretzera. Alonsotegikoek gure zamarren ke toxikoak arnastu behar dituzte eguna joan eta eguna etorri.
Alonsotegiko biztanleen gehiengoak ez zuen nahi errauskailurik bere herrian, eta 1999an erreferendum bat egin zuten. Erroldan zeuden herritarren %50ak baino gehiagok parte hartu zuen, eta botoen %97 kontrakoak izan ziren. Baina Bizkaiko Foru Aldundiak ez zuen Alonsotegikoen berba entzun, eta errauskailua egin egin zuen.
Gustatuko litzaiguke Ondarroan errauskailu bat egitea eta Bizkaiko zamar guztiak gure herrian erretzea? Eta errauts toxikoentzako biltegi bat egitea? Ez, ezta? Ba horixe da guk egiten duguna beste herri batekin.
Gure hondakinak eta zamarrak geure arazoa dira, eta geuk topatu behar diegu irtenbidea. Hondakinak banatzen baditugu, ez dira zamar bihurtuko eta berrerabili eta birziklatu egin ahalko ditugu, erre ordez. Horrek onura ekonomiko eta ekologikoak ekarriko dizkigu.
Baina horretarako instituzioen eta herritarren konpromisoak behar dira: konposta egin, hondakinen bilketa pertsonalizatuak ezarri, sentsibilizazio kanpainak bultzatu…
Berrerabili eta birziklatzen badugu, denok irabaziko dugu!
Ondarroako Eguzki
Lelengoko bi astitan ez da hutsuneik egon!! Umik, gaztik, nausixak… banaka, binaka, hiru-launaka… neskak zein mutilak… danetatik duz…
Urtarrillaren 31ko irteeri kontun ixan baik 118 lagun altza diz bi astin.
Hilleroko babeslik be billatzen hasi diz, hillero jasotako argazkixen artin zozketak etxeko. Bost babesle listo daz daneako, beste 7 falta gakue urti lotzeko.
Udaleko web orriko sarrerako pantailan egokitxu dabe gune bat argazki guztik ikusteko.