Month: urtarrila 2014
BILDOTSE ELKARTASUN ZOZKETAN!
Otsailak 1 (zapatu) bitxigintza tailerra umintzat
Hondakinai buruzko batzar gexa eingo diz hurrengo egunetan
Dakixuen modun, Ondarruko Udala herritxarrakin eta herriko taldikin hondakinai eta zamarrai buruzko batzarrak etxen dabil, etorkizuneako dazen alternatibak aztertu eta balorateko. Herriko taldikin batzeko hurrengo fetxak honetxek ixango diz, eta interesa dakarren beste edozein herritxar be jun leike:
Ongizate taldeak – Urtarrilaren 31an (barikua), arratsaldeko 18:00retan, udaletxean
Kirol taldeak – Otsailaren 3an (astelehena), arratsaldeko 19:00etan, udaletxean
Udaletik jakin arazi dabe, talde edo herritxarren batek datorren asteko beste egun, ordo eta leko baten batu nahi badau azalpenak entzun eta hondakinai buruz eztabaidatzeko, honaxe helbidea idazteko: komunikazioa@ondarroakoudala.net
Bestetik, Mankomunidadik hondakinai buruz ein daben azterketi udalan web orrixan da ipinitxe. Bertan ikusten da atez ateku ahal dala ixan Ondarrurako sistemaik merkiena, eta gexen birziklatuko leukena:
http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Ingurumena_aktak_hondakinak/ONDARROA%20AURKEZPENA.pdf
Otsailak 4 (martitzena) Santa Ageda bezperi
Otsailak 1 (zapatu) Ondarruko karta sozialan bigarren batzarra
Radixu Irratiak programazinoi barrixe dauke
Radixu Irratiak programazinoi barrixe dauke, eta 105.5 FMn edo www.radixu.info orrixan entzun ahal dozue.
Abortu kode penaletik atateko eskatu dau Ondarruko Udalak
Bardintasun kontseilun eskarixai erantzunde, abortu kode penaletik atateko eta emakumin erabakitxeko eskubidi bermatzen daben lege bat eitteko eskatu dau Ondarruko Udalak.
Urtarrilan 23an einddako plenun onartutako mozinoi hamen dakazue: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20140127_AbortuaKodePenaletikateratzekoetaemakumeenerabakitzekoeskubideabermatzenduenlegebatenalde.aspx
Eta hamen dakazue Ondarruko kalitan baten batek Gallardonei emondako erantzune…













