Espetxe politiki aldatzeko, jaialdixe zapatun, Ondarruko Gaztetxin

espetxe politika stop 2013-12-14

Kantaldixe, luntxe eta kontzertu egongo diz. 20:00etan hasiko da kantaldixe: Txomin eta Nagorek abestuko dabe; ostin, luntxe eongo da, sagardauaz bustitxe, gañea, dana debalde. 22:30ean hasitxe, kontzertu eongo da. Lau taldek joko dabe: Pixontxis, Jake Mate, Katekesise eta N.C.K. taldik. Kontzertu ikusteko 5 euroko sarreri ordaindu beharko da.
Jaialdixan batzen dan diru Julen Lasarte, Bingen Arrizabalaga eta Jose Manuel Segadei Lyonen  (Frantzia) azarun 25in eitzen epaiketin harire sortutako gastuk ordaintzen laguntzeko ixango da.

«Sakabanaketa politikun aurrin, euskal preso eta iheslai politikuai geure babesa eta elkartasuna emoteko ekintzi ixango da zapatuku», diñue hirurak, Sevilla II kartzelako eta Frantziako espetxitan azkenaldixan ixan dizen eskubide urraketak gogora ekarritxe. Horrenbestez, herrittarrei dei eitten dotzau jaialdixan parte hartzeko, inddarrak batzik dauken garrantzixe azpimarratuz.

Honei lotute esan birdou atzo eta gaur herriko buzoitxan idatzi hau agertu dela sakabanaketik urte hauetan suposatu dabenaz euskal herrittar askontzako (istripuk bidin, kosto ekonomikuk,..)

dispertsiñoi