ERRIGORAko emaitzak: 8.000 otzara saldute, 112.000 euro (euskaltzaliai)

errigora

Akordaten zaze ondala hilabete bat zelan eon zin Kanttoipeko Arriolaneko denda txikixin Nafarruko erriberako jatekuk egurrezko kajetan? Eta zelan esaten gendun bertako euskalzaliai laguntzeko zala ataten zan diru? Ba hauxe da beran lorpena:

Eta amaitzeko esan aurtengo gabonetan Ondarruko etxe askotan jango dizela Erriberako esparrago, piper, alkatxofa… bertoko elikagaxak. Mile esker otzari erosi dozuen danoi eta bestioi ia hurrengoko kanpañan laguntzen dotsazuen euskalgintza nafarrai.

Atzo zalakun, 40 urte CARREROk hegan eibala

carrero

Bixar beteten diz 40 urte CARRERO BLANCOk, Francon seme kutunak, hegaldi entzutetsu eibala. Pertsona gorrotatu zan euskaldunon artin, ta hori zala ta, ETAk hartu ban erabakixe bistatik kentzi. Ekintza honen egilik, Comando TXIKIA ixena ipinitzen euran taldiai, EUSTAKIO MENDIZABALen omenez. Esan eta ein.

Esan birdou, sasoi hori bixi ixan gendunak, Euskal Herrixan ekintza hori ospatu eizala, kantak ata zin, txanpan botilla bat baño gexa zabaldu zala,..