Zer da TANTI ixati?

tanti

ZER DA TANTA IZATEA?

Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko itsasoarekin bat egitea. Gure etorkizunaren alde lan egitea.

Jendarte honen gehiengoaren borondatearen defentsan aritzea da tanta izatea.

Konpromiso bat da, jarrera bat. Bustitzea da, ekitea, komunikatzea, nork bere esparrutik eta ahal duen heinean.

Gauzak aldatu nahi dituen herri ekimen handi baten parte izatea da.

Asko dugu jokoan orain, eta une historiko honetan protagonista bihurtzearen pareko da tanta izatea.

Estatuen jarrera ikusirik, herritarren konpromisoak baizik ez ditu gauzak mugiaraziko, konponbidearen aldeko konpromisoak, alegia; eta zeregin horretan ezinbestekoak dira gure tanta guzti-guztiak.

U-11n Bilbon, prozesuari energia posibiboa emateko aukera izango dugu tanta guztiok preso eta iheslarien eskubideen aldeko itsaso erraldoia osatuko bait da bertako kaleetan.

Itsasoa egin ahal izateko ezinbestekoa da bakoitzak bere tanta eramatea. Tanta hori aldez aurretik erosi ahal izango da egun hauetan:

abenduak 26, 18:30ean
abenduak 27, 18:30ean
abenduan 29, 11:30ean
urtarrilak 2,   18:30ean
urtarrilak 3,   18:30ean
urtarrilak 9,   18:30ean
urtarrilak 10, 18:30ean

(ALAMEDAN EDO ALDE ZAHARREAN)

Maquetaci—n 1
Ah, eta gogoratu:
TONTO-TANTA

EÑAUT eta IÑIGO, Euskal Selekzinoin

euskal selekziñoin 1

Ezta askotan ikusten, baine aurten Euskal Selekziñoik abendun 28xan (zapatun) jokatuko daben partidun, bi ondarrutarrei deitxutse Amorrortu eta Etxarri selekzionatzailik. EÑAUT ZUBIKARAI eta IÑIGO MARTINEZ San Mamesen egongo diz PERUn aurkako partidun.

Baine partidun aurretik hainbat ekintza eongo diz selekziñoin OFIZIALTASUNE aldarrikatzeko, goxin Pagasarrire mendi irteeri antolatu dau ESAITek eta bertan argazkixe atako da. Gero arratsaldeko 6.30in Areatzatik manifik urtengo dau danok batea San Mameseruntz juteko.

mendi irteera

KEMEN URANGA Alcala-Mecoa erun dabe

alcala-meco

Aspaldi da Turrunin Kemeni buruzko berririk ez dugula eman.
Izan be, hile t’erdi honetan Sotoko kartzelan egon da. Isolamenduko moduluan sartu zuten hasieratik eta han egon da orain arte. Beste hiru euskaldun ere lagun izan ditu, tartean Pototo lekeitiarra.Ba, astean zehar jakinarazi zioten Alcala-Mecoko kartzelara eramango zutela eta larunbatean bertan deitu eraman zuten bertara. Zapatu gabaz etxera deitzeko aukera izan zuen eta ondo zegoela esan zien senitartekoei.

Normalean, kartzela batera iristerakoan, lehenengo bisita edozein ordutan izan zitekeela esan zioten Kemeni. Horrela joan ziren arreba eta lagunak igandean, baina bertara iritsita esan zioten Kemen zuzenean sartu zutela isolamenduko 6. modulura eta, hortaz, ezin zutela bisitarik izan ordutegitik kanpo.

Bertako funtzionarioa saiatu omen zan bisita ordu bat finkatzen baina zuzendaritzatik agindua eman zuten bisita galdu egingo zuela Kemenek. Edozein aitzakia nahiko dute gure presoak izorratzeko.

Hortaz, ez dakigu ondo beste euskaldunen batekin dagoen eta zer moduz dagoen Kemen. Ia astean zehar telefonoz deitzen duen eta, txarrenean, datorren domekako bisitan jakingo dugu nola dagoen. Datorren zapaturako zeukaten vis-a-visa hitzartuta Soton. Bartzelonatik Ardatz anaia aspaldiko partez be etortekoa zan, baina orain ez dakigu hitzordu hori errespetatuko dioten Alcalan.

Soton egon dan bitartean oso ondo eta animoz indartsu ikusi dute senitartekoek Kemen eta, behin baino gehiagotan, Ondarrutar guztioi besarkada handi bana emateko eskatu digu.

Hemendik aurrera, bere helbidea hau da:

Kemen Uranga Artola

Euskal Preso Politikoa

CP MADRID II Alcalá-Meco
Módulo 7
Carretera de Meco, km. 5
28.870 Alcalá de Henares (Madrid)

Ba, besterik ez oraingoz. Zerbait gehiago dakigunean jakinaraziko dizuegu Turrunan bidez.