Ernaiko gaztik, Soriako kartzelan

Ernaik Soriako kartzelan ekimen bat einddau euskal preso politikuai elkartasune adierazteko, eta Ondarruko gaztik bertan egon diz. Barruko patixo bixeta pelotak botatxuez mezu ezberdiñakin eta globukin pankarta bat aireratu dabe. Soriako kartzelan dazen presuk momentu horretan patixun euazen eta pankarti patixo barrure jauzire. Jenti baserritxar jantzitxe euan, eta kartzela arte kalejiri enddabe, alboki eta panderuaz lagundute.

IMG-20131227-WA0002

soria

Hondakinai eta zamarrai buruz berbetan

P1070125

Gaur udalak hondakinan ingurun emoten dabilen pausuai buruz eisku berba. Kofrai Zaharra gainezka egon da, eta herritxarrak euran iritzixak eta proposamenak eitxuez, etorkizunin hondakinak batzeko sistemi zelaku ixan bir dan erabakitxeko.

Dakixuen modun datorren urtin zamarrak batzeko kontratu barritxu bir de. Hori dala ta, eskualdeko Mankomunidadik ikerketa bat eiban, etorkizuneako ze alternatiba euazen jakitxeko. Gero, udalak parte hartze prozesu bat ipini ban martxan, herritxarrakin proposamen diferentik aztertzeko. Atez ateku herrirako sistema ekonomikuena eta ekologikuena dala esan ben herritxar gexenak, gexen birziklatzen daben sistemi dalako.

On eskualdeko herri bakotxe beran sistemi zein ixan leiken aztertzen dabil, eta Ondarruko Udala atez ateku Ondarrurako bideragarrixe dan aztertzen dabil. Txosten definitibu bi hile barru eukiko ei dau udalak.

Bitxartin, udaleko ordezkaixak herriko talde desbardinakin duz batzea (kirolekuk, kulturakuk, bardintasunekuk, alderdi politikuk…) iritzixak eta proposamenak trukatzeko.

Zamarrak danon arazu diz, eta irtenbidi danon artin topa bir dou! Ia lortzen douen!

Herritxarrak batzarretan esandakuk irakurri nahi bazuez, hamen dakazuez: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/Zeresanduteherritarrek,hondakineiburuz.aspx

Abenduak 26 (eguena) batzarra: ahal danik eta gexen birziklatzea guz!

ondarroa garbi jokatu orokorra eguena 26

Abendun 26xan (eguena) hondakinai eta zamarrai buruzko batzarra antolatu dau udalak: bertan aztertuko diz aurreko batzarretan herritxarrak esandakuk, eta udala emoten dabilen pausun barri eukitxeko aukeri egongo da. Hamen informazinoi gexa:

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20131223_AtezatekoaOndarroanbideragarriadenaztertzekoeskatudioOndarroakoUdalakeskualdekoMankomunitateari.aspx