Month: azaroa 2013
Kirrun erakusketi ikusten egon gaz
Kemenei buruzko azken barrixak
Azkenean ahalegina alferrekoa izan da, baina saiatuko dira gauzak lasaitutakoan paperak berriz egiten. Ia zortea duten!
Atzo gaba Soto del Realeko kartzelan eman zuen. Hasieran behintzat, isolamenduko 15. moduluan sartu dute. Isolamenduko baldintzak nahiko eskasak dira, baina espero dezagun laster batean modulu normal batera ia pasatzen duten. Izan be, sotoko modulu normal batean dago Iñaki LErin, berarekin Inglaterran espetxean egondako laguna. Badirudi ohikoa dala hasieran isolamenduan sartzea, eta Iñaki ere hasierako asteetan hala egon zen modulura pasatu aurretik. Ez dakigu oraindik beste euskal presoren batekin patioan elkartzeko aukerarik izango duen edo ez.
Gaur goizean pasatu dute Audientzia Nazionaleko epailearen aurretik. Abokatuak oso ondo aurkitu du Kemen, animo handiarekin. Epaileak erabaki du instrukzioa ixtea eta sumarioa epaile nagusiari bidaltzea. Hortaz, baliteke datorren udaberrian epaiketa izatea.
Larunbatean joango dira ama eta Alai arreba bisitan. Ea zer dioen eta zer moduz dagoen!!
Azaroak 16 (zapatu) Atako bandan 5.1
KEMENen estradiziñoi salatzeko, Alamedan batuko ga gaur
KEMEN gaur goxin, Auzitegi Nazionalea erun dabe, Fiskalak espetxe zigorra eskatu dau berantzako eta Iñaki Goioaga beran abokatuk berriz beran askatasune. KEMENek ez dau onartu beran kontran dazen inputaziñoik. Momentu honetan Soto del Realeko kartzelan da isolatute. Esan, ondiokan ez dotzela laga etxea deitzen.
Zoixonak urte askotan, KIRRU
Azkan ordu: KEMEN URANGA Londresko aireportun da, estraditateko bidin
Itziar Garalden erakusketi MANAGUAN, Cuatrocorrientesen erakusketin barrun
Geure bitartekun alde
AITZINA, Ipar euskal herriko gazte erakunde barrixe
Atzo Baionan aurkeztu zan Ipar Euskal Herriko gazte erakunde barrixe eta ONDARRUTIK Ernaiko gaztik elkartasune emotea jun gakuen. Eurak atatako argazkixak bixalduskuez ta bide batez TURRUNEko korresponsalan lanak ein dottue. Gauza asko esan ben ekitataldixan bañe gu honekin geatu ga: “Errealistak izan gaitezen, posible ez dena exijitu dezagun” Enesto CHE Guevarak beran sasoin esandaku. Edo beste hau: Bihotza ezkerrean eta odola gorri, egin gaitu amak. Hala egin gaitu aberriak. Begiak ideki, lehen orroak bota eta indarrez jeiki gira mundura”.
Euran barri jakin nahi ixan ezkeo hau de euran web orrixe: http://www.aitzina.eu









