
Frantziako Lyon-Corbas espetxin jasaten dazen egoera latza dala ta hainbat herri ekimen antolatu diz, gogoratu beharra dakau tartin dala XABI ARANBURU preso politiko Ondarrutarra. Presuk euran bizi baldintzak hobetu nahixan hainbat ekimen burutu dotxuez espetxeko patixun, horren aurrin funtzionaxun erantzune XABI eta URKOi (donostiarra) osti munto bat emoti ixan zan, gero bi presuk arrastaka zigor ziegeta erun zitxuzen. Emaitze, erropak txikitxute, eskumuturrak eta sorbaldi urratute…
Egoeri holaik euala jakitun, hiru herrittar bixitxa jun zin eta zuzendaxe erantzule nagusi lez salatu ben kamiseta batzun bidez.

Horren aurrin kartzeleruk bixitxa baik laga zitxuezen eta gainea komisaldegixan amatxu ben hiru lagunak, 7 ordu eta gero askatu zitxuezen arte. Azarun 25in epaituko dotxuez eta eskakizune, 7500 euro eta urtebeteko kartzela zigorra ixango da, bakotxai.
Gaur arratsaldin hainbat herrittar batu gaz LYON-CORBASeko kartzelan pasaten dizen eskubide urraketak salatzeko eta antolatu dizen ekimenak azaltzeko. Honetxek ixango diz: hasteko, agerraldi masibu zapatun, azarun 23an, 11:30etan, Herrerako plazan, (Altza-Donostin); gero, Azarun 30in, LYONgo kartzela martxi antolatu de.
